domingo, 14 de diciembre de 2014

GABONAK keinua

 Lagun ezkutuko postala


Hilabete honek aste bat gutxiago duenez oporrak direla eta, proposatzen dizuegu aste berean bai bideoa eta baita keinua ere egitea. Gainera lotuak daudela uste dugu. Bideoan landu duguna da gure bizitzako bidean inoiz ez goala bakarrik. Jesus beti dago prest gure bidea argitzeko. Baino beraz gain, beti dauzkagu beste pertsona pilo bat gure inguruan; lagunak, irakasleak, familia, bizilagunak…        

Horregatik egun hauetan bereziki beraietaz gogoratu behar gara. Egun hauek beti dira aproposak oparien elkartrukeak egiteko; maitasuna adierazteko, lagunekin eta familiakoekin egoteko, Jesusez gogoratzeko, pilak kargatzeko… Honenbestez, lehenengo hiruhilabete hau ondo bukatzeko, lagun ezkutu sinple bat egitea proposatzen dizuegu.


Papertxo zati txikiak egingo ditugu eta bakoitzean ikasleen izenak idatziko ditugu. Ondoren, haur bakoitzak papertxo bat hartuko du, eta egokitu zaion pertsonari postal bat egingo dio. Ekintza gehiegi ez luzatzearren, postala egina emango diegu. Egin beharko duten gauza bakarra mezua idaztea eta koloreztatzea izango da. Eta klase bukaeran, postalak banatuko dituzte. 




GABONAK bideoa

 Abendualdi honetan ez bidaiatu bakarka

Azkeneko aste honetan bi ekintza proposatzen dizkizuegu, alde batetik bideo ikustea, eta bestetik dinamika. Bideoan abendualdiari buruz hitz egiten dute eta bidai batekin konparatzen dute. Bide hori abendualdia da; Jesusen jaiotzerako prestatzeko denboraldia alegia.
Bideoaren mezua da bizitzan ez gaudela bakarrik, Jesus gure ondoan dago beti gu laguntzeko prest; eta horrexegatik, gabon hauetan berarentzat leku bat gorde dezagula gure ospakizunetan.






Hausnartzeko galderak:


-      Zer da abendualdia? Zertarako prestatzen gara?
-      Nola prestatu gaitezke Jesusen jaiotza ospatzeko?

-      Zergatik askotan Jesusez ahazten gara Gabonetan?

domingo, 7 de diciembre de 2014

GABONAK ipuina

 Gabonetako ipuina

Gabonetako gaua zen. Aingerua emakume aberatsari agertu zitzaion eta esan zion: “Berri ona dakarkizut: gaur gauean Jesus zu bisitatzera etorriko da”. Andrea harrituta gelditu zen, ez baitzuen espero holako miraririk bere etxean. Berehala hasi zen afari eder bat prestatzen Jesus jasotzeko eta horretan zebilela etxeko txirrinak jo zuen. Ate aurrean gaizki jantzikako neska bat zegoen: “Barkatu Andrea, ez al duzu izango lanen bat niretzako? Haurdun nago eta beharrean nago”. Etxeko andreak honela esan zion: “Ordu hauek ez dira molestatzeko orduak, gaur bisita berezia daukat eta… beste egun batean etor zaitez”.

Handik gutxira zikindutako gizona azaldu zen ate aurrean: “Barkatu andrea, nire kamioia hor bertan puskatu da, kamioia konpontzeko erremintak uzterik bai?” Andrea hain okupaturik zegoen mahaia prestatzen zakarki erantzun zuela: “Zuk uste nire etxea tailerra dela? Non ikusi ote da holakorik? Ez zikindu oinetakoekin ataria mesedez”.

Eta jarraitu zuen afaria prestatzen. Bitartean, kanpoaldean norbait txaloka zegoen. Andrea atera hurbildu zen Jesus zela pentsatuz. Atea ireki eta… kaleko ume txiroa zen: “Barkatu Andrea, zerbait jateko bai?” Andreak erantzun: “Nola emango dizut janaria ez baitugu afaldu eta. Bihar etorri, gaur lanpetuta bainago”.

Azkenean, afaria prest zegoen. Familia hunkiturik zegoen mahaiaren inguruan bisitaren zain. Hala ere, orduak aurrera egiten zuten eta Jesus ez zetorren. Bitartean edaten hasi ziren. Hainbeste edan zuten, ia ez zutela ezer jan.

Goizean, Andrea esnatu zenean, bere aurrean aingerua aurkitu zuen eta garrasika hasi zen: “Aingeru bat gezurretan ibili daiteke? Afaria mimoz prestatu nuen, gau osoan zain egon ginen eta Jesus ez zen azaldu. Zergatik broma hau?” Aingeruak erantzun: “Ez nizun gezurrik esan. Jesus hiru alditan etorri zen hona: haurdun zegoen neska, kamioilaria eta haurraren irudietan etorri zen. Ez zinen gai izan ezagutzeko eta gonbidatzeko”.



Hausnartzeko galderak:

-      Zer kontatu nahi digute ipuin honekin?
-      Zergatik agertu zen Jesus mozorroturik pobre moduan?
-      Ondo jokatu al zuen emakumeak?
-      Nola sentitzen da Jesus horrelako jarrerekin?

domingo, 30 de noviembre de 2014

GABONAK gogoeta

 GABONen eramaileak izan gaitezen


Zer dira gabonak? Zer da benetan ospatzen duguna? Konturatuko zineten bezala, azaroan hasi ziren gabonetako iragarkiak telebistetan eta aldizkarietan ere. Bertan opari mordo bat ikusi daitezke, baita elikadura berezia eta goxoa ere. Denak hasten gara pentsatzen aurten Olentzero eta errege magoei eskatuko dizkiegun gauzetan; aldizkariak ikusi, eskaparateak eta dendak bisitatu, eskutitzak idatzi, zapatak garbitu…

Guzti honi Gabonak esaten diogu. Gauza asko ditugu dagoeneko, baina beti gehiago nahi izaten dugu. Askotan, urte berrian eskolara etortzen garenean opariei buruz soilik hitz egiten dugu.

Zuk uste duzue Jesus elkarrizketa hauek entzutean pozik jarriko dela? Hau da berak erakutsi nahi ziguna? Zuen erantzuna ezezkoa bada, goazen gure bihotzak prestatzera eta benetako gabonak ospatzera. Aurreko lau asteetan, abendualdian alegia, Jesusen jaiotzerako bidea prestatzen dugu. Dagoeneko badakigu zergatik ospatzen ditugun gabonak eta zergatik dauzkagun oporrak.

Beraz, Gabonak ondo prestatzera gonbidatzen zaitugu, hau da, opariez gainetik familiarekin egotearena, lagunak zaintzearena, beharra duenarekin gogoratzearena. Saia gaitezen eskuzabalak izaten eta zintzoak izaten. Kontura gaitezen zenbat gauza ditugun dagoeneko eta guztiagatik eskerrak emango ditugu. Maite ditugun guztiak burura ekarriko ditugu eta desio politak eskainiko dizkiegu.


Goazen ba desira onen eramaileak izatera!!!

domingo, 23 de noviembre de 2014

BATASUNA bideoa

Bideoa: BATASUNAren INDARRA

Ondorengo bideoan hiru sekuentzi ezberdin ikusteko aukera izango dugu. Guztietan mezu berdina jasoko dugu protagonisten eskutik. Antzeman daiteke elkartzen garenean gai garela gauzak aurrera ateratzeko, naiz eta zailak izan.


  








Hausnartzeko galderak:

-      Zer uste duzue erakutsi nahi zigula bideoak?
-      Pinguino bakar batek orka bati irabazi ahalko zion?

-      Guk zertarako elkartu gaitezke? Zer lortu genezake gelakideon artean?

domingo, 16 de noviembre de 2014

BATASUNA keinua

 Kyondo proeikturako sobreak


Aste honetan Maria Haurraren ospakizunekin egongo gara. Baino ez ditugunez gure dinamikak alde batera utzi nahi eta ez dugunez gauzak gehiegi konplikatu nahi. Pentsatu dugu aste honetako dinamika Kyondo-ko proiekturako diru bilketa izatea. Horregatik aurreko astean banaturiko sobreak bilduko ditugu eta toki jakin batean utziko ditugu.


Dinamika honen helburu nagusia elkar laguntzearen kontzientzia piztea da. guztion artean herri horretako ospitalea martxan jartzeko gai gara. Beraz, denon artean lortu dezakegu. Ea lortzen dugun denok parte hartzea, proiektu polit honi laguntzeko. 


domingo, 9 de noviembre de 2014

BATASUNA ipuina

Ipuina:  NOEren ARKA

Dilubioa eta gero, animaliek hainbeste denbora zeramaten Noeren arkan, dibertitzeko jokoak eta ekintzak antolatu zituztela. Hau egitean ez ziren oso fin ibili eta joko batean okilak arkaren lurrean zulo bat egin zuen. Zuloa handitu eta gero eta ur gehiago sartzen zen barrura. Banaka-banaka, bertako animaliek zuloa konpontzen saiatu ziren, inork ezin zuen ezer egin, ezta kastoreek ere ez, holako lanetan trebeak direnak. Orduan, kezkatzen hasi ziren, arka hondoratu baitzitekeen.

Erleak hitza hartu zuen eta erleek nola elkarrekin egiten zuten lan azaldu zien guztiei: taldeka egiten zutela, bakoitzak hoberen egiten zuen hori aurrera eramaten. Animalia guztiak antolatzen eta taldeetan lanean hasi ziren: Txoriek arka jasorik goraka egiten zuten, elefanteek eta beste animalia handiek ahoak urez bete eta kanporatzen zuten itsasorantz, animalia azkarrenek beren habiak eta etxeak egiteko materialak bilatzen zituzten zuloa estaltzeko. Horrela, denek lanean ari zirela lortu zuten zuloa txikitzea, baina ez zuten guztiz estali.

Etsituta, laguntza gehiago bilatzen hasi ziren, baina arkako guzti-guztiek beren lana zuten. Bat-batean, arrain bat sartu zen barrura eta beste animaliek zeukaten arazoaz konturatu ziren. “Ez diegu laguntzarik eskatu arrainei!!!” esan zuen erleak.  Laguntza eskatu eta arrainak eta arrainak hurbildu ziren bertara, baita bale handia ere. Baleak estali zuen zuloa arkako animaliak konponketa bukatzen zituzten bitartean. Eta horrela, animalia guztien laguntzarekin guztiak salbatu ziren.


Hausnartzeko galderak:


-      Nola lortu zuten itsasontzia konpontzea?
-      Zer gertatuko litzateke animalietakoren bat siesta botatzen egongo balitz?
-      Eskolan nola egiten duzue lan hobeto, bakarka ala taldean?
-      Zeintzuk dira taldean lan egitearen alde onak?

-      Denen artean mundua aldatu dezakegu?

domingo, 2 de noviembre de 2014

BATASUNA gogoeta

Gogoeta: BATASUN eramailea izan!!!

Hilabete berri bati hasiera emango diogu eta horrexegatik balore berri bat lantzea proposatzen dizuegu. Gainera Azaroa hilabete garrantzitsua da gure eskolarentzat. Ba al dakizue zergatik? Naiz eta aste batzuk falta, hilabete honen bukaeran Maria Haurraren eguna ospatuko dugu. Santa Juanak bera aukeratu zuen eredu bezala eta horrexegatik bere pausuak jarraitu nahi ditugu.

Maria gauza on askoren eredu dugu; eskuzabala zen, langilea, beti laguntzeko prest, indartsua, hezitzailea, maitekorra… Honenbestez, gaur egungo mundua nola dagoen ikusita behar beharrezkoa ikusten dugu balore horiek berriz ere berreskuratzea.

Eta nola aldatu mundua? Zer aldatuko zenuketen? Injustizia asko daude, baita gerrateak,hondamendi naturalak, arazo ekonomikoak … Eta zuek mundua aldatzeko gai zareten galdetuko bagenizueke, zer erantzungo zenuten? Ba guk baietz uste dugu. Bakarka ezin dugu gehiegi egin; baino elkartzen goazen einean arazoak konpontzen doaz. Badago esaera bat esaten dueña: “bi buruk bat baino hobeto pentsatzen dute”; eta hori guztiz egia da. Klasean zaudetenean adibidez, lanak errazago egingo dituzue txokoetan zaudetenean, ezta? Eta “lapices al centro” edo “folio giratorio” bezalako teknikekin seguru gusturago zabiltzatela bakarka baino.

Eta hori guztia da elkarrekin gaudenean seguruago sentitzen garelako. Beraz, pentsa eskola osoa elkartzen bagara, zenbat gauza lor ditzakegun! Beraz goazen gure inguruan arazoak dituzten pertsonengan pentsatzera. Zer egin dezakegu beraiei laguntzeko? Jende asko dago arazo ekonomiko larriekin, eta askotan janarirako ere ez dutela. Eta gure esku dago hori aldatzea.

Gogoratu munduko pertsona guztiak puzzle erraldoi bateko piezak garela. Denak ezinbestekoak. Eta pieza horietako bat falta bada, puzzleak ez du ezertarako balio. Goazen ba mundu polit baten irudia sortzera gure piezekin; denen artean ahal dugu eta!



Izan gaitezen ELKARTASUNAren eramaile!!!

domingo, 26 de octubre de 2014

NATURA keinua

Keinua: BOST ekintza txiki NATURA ZAINTZEKO

Aurreko hiru asteetan landutakoa errepasatuko dugu. Ikasleei galdetuko diegu ea aste horietan zehar natura zaintzeko zer egin duten. Etxeetan birziklatzen duten ere galde dezakegu.
Baino guk eskolan ordu asko igarotzen ditugunez, pentsatu beharko dugu zer egin dezakegun bertan natura eta ingurugiroa hobeto zaintzeko. Denen artean eztabaidatu ostean, denen artea dekalogo bat osatuko dugu eskolan betetzeko bost araurekin.

Dena garbi dugunean, ondorengo orrialdean datorren dekalogoa bete dezakegu eta paretan edo paretan itsatsi ondoko klasekoek ere gure neurriak zeintzuk diren ikusteko aukera izan dezaten. 


domingo, 19 de octubre de 2014

NATURA bideoa

Bideoa: MUNDUA SALBA DEZAGUN (LH)

Ondorengo bideoan ikus dezakegu nola neskatxa baten hotzikara batzuen ondorioz, konturatzen dela orain dela garaia mundua salbatzeko. Bere ametsetan ikusten du mundua nolakoa izango zen zaintzen ez badugu.
Eta horren ondoren, bideo bat grabatzen du mezu batekin munduari jakinarazteko garaia dela jarrera aldatzeko.
Bideoa 2009an klima aldaketaren inguruan Copenhagen egin zen konferentziaren iragarkia da.





Hausnartzeko galderak:

-      Zergatik ditu hotzikarak neskak?
-      Bere ametsetan gertatzen dena benetan pasa daiteke?
-      Zer egiten du neskak arazoari aurre egiteko?
-      Zer egin dezakegu guk?



KOLIBRI baten ANTZEKO izan nahi dut(DBH)

Wangari Maathai: 2004. urtean bakearen aldeko Nobel Saria jaso zuen. Ingurugiroarekin, giza eskubideekin (batez ere, emakumeen giza-eskubideekin)  eta demokraziarekin konprometituta. Wangarik “Gerriko Berde Mugimendua” sortu zuen eta 40 milioi zuhaitz landatu zituen. 2011ko irailaren 25ean hil zen.






domingo, 12 de octubre de 2014

NATURA ipuina

Ipuina: ARBELA MAGIKOA


Haurra basotxoaren barrena paseatzen zihoala, zuhaitz adintsu baten inguruan arbel handi bat aurkitu zuen eta, haren ondoan, klarionaz betetako kutxa bat zegoen. Klarionen puntetatik txinparta distiratsuak ateratzen ziren. Haurrak klarionak ikusi eta hartu orduko marrazten hasi zen: zuhaitz bat, lore bat, txori bat…

Magia zela eta, marrazten bukatu eta berehala irudiak arbeletik atera eta bizirik zirauten. Horrela, inguru guztia animaliez betetako baso berde polita bihurtu zen. Hunkiturik, haurrak gurasoak eta anaia-arrebak marraztu zituen “picnic” bat egiten, bokadiloak, sardina latak, edariak… marraztuz.

“Picnic” egin eta gero, zaborra sortu zen eta zerbait beldurgarria gertatu zen: paper bakoitzaren eta lata bakoitzaren inguruan basoa gaixotzen hasi zen. Gris kolorea hedatzen hasi zen: landareetan, loreetan, zuhaitzetan, animalietan… Haurra berehala ohartu zen gertatutakoaz eta eskutan, borragoma hartuta zaborra ezabatzen hasi zen. Zorte ona izan zuen, gainera azkar-azkar ibili zenez, basoak eta bertako guztiak berehala osatu ziren.

Geroztik haurrak ez du ikusi arbel magikoa. Orain, famialiarekin txangoa egiten duen bakoitzean, natura zaintzen lehenengoa da; zaborrak jasotzen edo materialak birziklatzen ingurugiroa irrifar handiz zainduz.


Hausnartzeko galderak:

-      Zergatik hasi zen paisaia grisez bihurtzen?
-      Zer egin zuen mutilak arazoak konpontzeko?
-      Berdin jokatzen al duzue zuek naturara joaten zaretenean?

-      Zergatik da garrantzitsua natura ondo zaintzea?

domingo, 5 de octubre de 2014

NATURA gogoeta

Gogoeta: natura zaindu

Gero eta kasu gutxiago egiten diogu gure inguruan daukagun natura aberatsari. Hiriak gero eta handiagoak dira eta hormigoiak eta eraikinek belardiei lekua kentzen ari diete. Gure bizimoduarengatik, denbora guztian korrika gabiltza alde batetik bestera presaka eta iritsi ezinik. Eta horrexegatik askotan ahazten dugu gure inguruan dauzkagun gauza zoragarri eta miresgarri guztiak. Entzun al duzu inoiz naturari laguntza eske zuri deitzen?

Noiz izan zen natura behatzera hurbildu zinen azkeneko aldia? Noizbait pentsatu ahal duzue zein zorionekoak garen gure mundua izateagatik? Orain arte ez da aurkitu Lurra bezalako beste planetarik. inguratzen gaituen guztia miresgarria eta magikoa da. Horregatik eskerrak eman behar ditugu daukagun planetarengatik eta ondo zaindu. Nora joango ginateke bizitzera mundua guztiz kutsatuko bagenu? Zer gertatuko litzaiguke guri?

Baina jakinda gure mundua altxor ezin hobea dela, behar den bezala zaintzen ari gara? Gure ingurua zaintzen dugu? Eta mendira, hondartzara edo laku batera joaten garenean benetan ondo zaintzen dugu? Guk sortutako kutsadurarik txikiena (txikle bat lurrera botatzea adibidez) erabat kaltegarria da bai naturarentzat eta beste bizidunentzat ere. Beraz, entzun dezagun naturak eskatzen digun errespetuari eta zaindu dezagun gure mundua behar den bezala!!


Hausnartzeko galderak:

- Segundo batzuez naturak eskatzen duena entzungo bagenu, zer uste duzue eskatuko gintuela?
- Nola sentitzen zara txango batera joaten zarenean eta naturarekin kontaktuan zaudenean?
- Zer da zure ustez naturako gauzarik harrigarriena? Zein zuhaitz? Zein animali?
-Zer egin dezakegu gure natura errespetatzeko? Kezkatuak al zaudete gure munduko osasunarekin?

- Zer egin dezakegu eskolan natura zaintzeko edo hobetzeko?

viernes, 3 de octubre de 2014

Tapoi solidarioak




TAPOIEN BILKETA 2014-2015 IKASTURTEA

Seguruenez, ikasturte honen hasieran batek baino gehiagok tapoiak biltzeko ontzi horiak faltan somatu dituela. Hala izan al da? Etxean galdetu al dizuete eskolan tapoiak biltzen jarraitzeko asmoa genuenik? Ba al dago gure laguntza duen inor?

Antes de informaros de lo que vamos hacer este curso con la recogida de tapones, nos gustaría daros las gracias por vuestra implicación con los tapones solidarios  durante el curso pasado: ESKERRIK ASKO!!! Gracias a vuestra colaboración pudimos recoger un montón de kilos que han servido para ayudar a  Adrián Chao y a Beñat Lizaso en sus respectivas campañas de recogida de tapones solidarios.  Como recordaréis, en el caso de Adrián los fondos recogidos en su campaña fueron destinados a  hacer frente a los costosísimos gastos del tratamiento de su enfermedad. Adrián pudo  recaudar el dinero necesario para comprarse la prótesis que le iba permitir practicar su deporte favorito.

Ekintza honetan zuen inplikazioa ikusita, zuen irakesleek zein lagundu bilaketan hasi dira hilabete hauetan zehar. Eta aurten gure tapoiekin Aitor laguntzea proposatzen dizuegu.

Este año vamos a pedir vuestra colaboración para ayudar a Aitor. Aitor es un hombre de Hondarribia, del barrio de Amute que trabaja vendiendo cupones de la ONCE en el quiosco que está enfrente del Arco de la Hermandad. Aitor cuando tenía 14 años perdió la vista. Después de 27 años visitando diferentes médicos, Aitor ha sabido de un tratamiento que puede devolverle la visión. Este tratamiento experimental tiene su origen en un descubrimiento casual de la directora de biología Irina Klimanskaia mientras trabajaba con células madre en la universidad de Harward de EEUU y consiste en una serie de inyecciones en los ojos de estas células.

Aitor tapoi bilketa hasi da egiten. Jasotako diruarekin begiak ondo jartzeko tratamendua egin ahal izango du.

Dagoeneko izen bat eta persona bat dugu, gure tapoiekin lagundu dezakeguna. Anima zaitez tapoiak ekartzen eta ontzi horietan uzten

Ayudemos a Aitor a recuperar la vista.

Lagundu dezagun Aitor ikusmena berreskura dezan.

domingo, 28 de septiembre de 2014

ALAITASUNA bideoa

Bideoa: Zikoinaren istoriotxoa

(jarrera kontua da, erronka baten aurrean borrokatu alaitasunez)










Hausnartzeko galderak:


-      Nola portatzen da hodeia? Gaiztoa al da? Zergatik?
-      Zergatik zikoinak jarraitzen du lanean?
-      Bere lana gustatzen al zaio?
-      Azkenean ondo moldatzen al dira hodeia eta zikoina?
-      Zoriontsuak eta alai bukatzen dute? Zergatik?

domingo, 21 de septiembre de 2014

ALAITASUNA keinua

Dinamika: Arkatz baten antzeko

Hilabete honetako dinamika aurreko asteko ipuinarekin lotuta egongo da. gogoratzen baduzue, aurreko astean aiton batek arkatz baten dituen bost ezaugarri azpimarratzen ditu; eta horiek dira gaurkoan landuko ditugunak. Ikasleak bost taldetan banatuko ditugu eta bakoitzak egokitu zaion galderari erantzun beharko dio. Bukaeran txoko bakoitzean bost erantzun desberdin izan beharko dituzte. Taldeetan idazten bukatzen dutenean ahoz irakurriko ditugu beraien erantzunak eta denen artean komentatu. Bukatzean, polita izango zen bost orrialdeak paretetan itsastea.
Hauek dira erantzun beharko dituzten galderak:   

*      ESKUA: Zerk mugitzen du zure bizitza? Zeri ematen diozu garrantzia bizitzan?

*      ZORROZKAILUA: Zertan afinatu beharko zenuke?

*      BORRAGOMA: Zer ezabatuko zenuke?

*      GRAFITOA (MINA): Zer zaindu beharko zenuke ikasturte honetan?

*      MARKAK: Zein markak utziko zenituzke bizitza honetan?



domingo, 14 de septiembre de 2014

ALAITASUNA ipuina

Ipuina: Arkatz baten antzeko

Umeak aitona gutuna idazten ari zela ikustean galdetu zion:
- Aitona, gu bioi buruzko pasartea idazten ari al zara? Edo nire buruari buruzkoa al da?
Aitonak irribarrez idazteari utzi eta bilobari esan zion:
- Bai, zuri buruz ari naiz. Hala ere, hitzak baino eskuan dudan arkatza da garrantzitsua. Zu handitzean, arkatzaren antzeko izan zaitezen gustatuko litzaidake.
Umeak harriduraz begiratu zuen arkatza eta ezer berezirik ez zuela ikusten galdetu zuen:
- Zerk egiten du berezia arkatza?
Aitonak erantzun zuen:
- Zer-nolako begiekin ikusten dituzun gauzak. Arkatz honek bost gaitasun ditu. Zuk zeuregan lantzen badituzu, munduan orekaz eta alai biziko zara.

Lehena: Gauza handiak egin ditzakezu. Ez ahaztu zure pausuak gidatzen duen Eskua. Esku honi Jainkoa deritzogu eta hark beti bide egokian jarriko zaitu.
Bigarrena: Noizean behin idazteari utzi eta zorrozkiloa erabili beharko duzu. Arkatzari min pixka bat emango dio, baina zorroztuko da. Hau da, zenbait min jaso beharko dituzu bizitzan pertsona hobea izateko.
Hirugarrena: Gaizki dagoena ezabatzeko aukera dago beti. Justiziaren bidean ibiltzeko zenbait zuzenketa egin beharko dituzu.
Laugarrena: Arkatzaren egurra edo kanpoko itxura ez da  inportantea, barruko grafitoa baizik. Beraz, zure barruan gertatzen dena ondo zaindu ezazu.
Bosgarrena: Arkatzak beti uzten ditu markak. Hortaz, zure bizitzan egingo duzun guztiak markak utziko ditu. Horregatik, egiten duzun horren jabea izan zaitez.


Hausnartzeko galderak:

-      Zer iruditu zaizu ipuina?
-      Zer erakutsi nahi zion aitonak bere bilobari?
-      Ados al zaudete aitonak esandakoarekin?

-      Zuei arkatz bat bezalakoak izatea gustatuko litzaizueke? Zergatik?

miércoles, 10 de septiembre de 2014

ALAITASUNA gogoeta

Gogoeta: Alaitasun eramailea izan zaitez


Hemen gaude berriro ere ikasturte berri batean. Bi hilabetez atsedena hartzen eta deskonektatzen aritu gara. Eta orain lanera itzultzeko garaia iritsi zaigu. Klaseko lagunekin topo egin eta oporretan gertatutakoak kontatu dizkiegu eta… Martxan jarri beharrean gaude eta horra hor gure gonbitea: Ikasturte honetan ILUSIOarekin has zaitez!!! ASMO ONez bete dezagun gure eskola!!! Askotan esan dizuegun bezala, eskolara ez gatoz bakarrik 2+2 zenbat den ikastera. Pertsona onak izatea eta elkar errespetatzea garrantzitsua da ere bai.

Zer da zuretzat alaitasuna? Zer behar duzu alaia izateko? Seguruenik burura etorriko zaizkizuen lehenengo gauzak telebista, ordenagailua, dirua, litxarkeriak… izango dira. Baina gogoeta egin honekin: Imajinatzen al duzue mundu honetan gauza guzti horiek edukitzea baina bakarrik egotea? Edo beti eguraldi txarra izatea? Edo musikarik ez izatea? Hortaz, zer da benetan alai eta zoriontsu egiten zaituena? Etorkizuna begira, zerk eman diezaguke alaitasuna?

Eta hemen gaude gu El Pilar eskolan ikasteko eta gozatzeko asmoz. Lehen esan dugun bezala, guretzat ez da bakarrik inportantea irakastea, baizik eta pertsonak formatzea eta hezkuntzaz gozatzea. Horretarako ezinbestekoa da eskolara alai eta kontent etortzea, hemen baitaude gure lagunak, lankideak, ikasteko aukerak, liburuak, pasio garaia, irakasleak… Zeure buruari galde egiozu: Zer egin dezaket alai eta kontent eskolara etortzeko? Zerk alaitzen nau?


Konturatzen bazarete eguneko ordu gehienak hemen pasatzen ditugu; beraz, zergatik haserretu edo umore txarrez egon? Goazen ba ondo pasatzera!!! Ongietorrik kolorez eta asmo onez beteriko ikasturte berri honetara. Hasi gaitezen Ikasturtea ilusioz beterik!!!

martes, 2 de septiembre de 2014

Ikasturte hasierako IPUINA

Zoriontasun eramaileak

Bazen behin Kyondo izeneko herri txiki bat eta Afrikan zegoen. Bertako biztanleak oso pobreak ziren eta askotan bazkaltzeko ere ez zuten. Baino, hala ere, oso zoriontsuak ziren. Egun batean, Europako mutil bat joan zen bertara oporrak pasatzera.

Paisaiak asko gustatu zitzaizkion; zerua beti kolorez beterik zegoen, eguzkia erraldoia zen eta animali basatiak gizakien artean bizi ziren. Egia esateko herrialdea asko gustatu zitzaion eta momentu batez bertan bizitzen geratzea bururatu zitzaion.
 
Baino Afrikako bizitza oso gogorra zen, gogorregia berarentzat. Denak goizean goiz jaikitzen ziren eguzkiarekin batera, eta denak lanean jartzen ziren. Gizonezkoak ehizatzera joaten ziren beraien lantzekin; emakumeak aldiz pitxer erraldoiak eramaten zituzten buruan gainean urez betetzeko; eta haurrak berriz etxe-abereez arduratu behar zuten.

Egun batean mutila emakumeekin joan zen uraren bila. Iturrira bi orduko ibilaldiaren ondoren iritsi ziren. Oso nekagarria izan zen bero izugarria egiten zuelako. Pitxer guztiak bete ondoren, emakume batzuk egurren bila joan ziren gero herrian sua egin ahal izateko. Bakoitzak bere buruaren gainean 10 kilo baino gehiago eramaten zituzten.

Herrira iritsi zirenean, bertako nagusiak galdetu zion mutilari ea zer moduz pasatu zuen. Mutilak erantzun zion oso egun gogorra izan zela, beroa eta zama izugarriarengatik. “ez dut ulertzen horrelako lan gogorra eginez nola emakumeak eta zuek hain zoriontsuak izan zaitezketen!”.

Bertatik pasatzen zen emakume batek hori entzunda beraien sekretua kontatu zion: “gaur goizean ikusi duzun iturria magikoa da, bertatik behar dugun guztia lortzen dugu. Egurrean ere balore desberdinak topatzen ditugu, maitasuna, errespetua, berdintasuna eta elkar banatzea besteak beste. Guk egiten dugun bakarra da, balore horiek uretan eta egurretan ezkutatzea da eta ondoren herrira ekartzen dugu mundu guztia zoriontsua izan dadin”.

Mutilak ez zuen oso ondo ulertu, baino pitxerretan eta egurren artean begiratu ondoren, konturatu zen bertan zerbait berezia zegoela. Kyondo-ko biztanleak benetan jakintsuak ziren. Zoriontasuna edonon bilatzeko gai ziren. Nahiz eta bizimodu gogorra izan, beti zoriontasunaren eramaileak ziren.