domingo, 14 de septiembre de 2014

ALAITASUNA ipuina

Ipuina: Arkatz baten antzeko

Umeak aitona gutuna idazten ari zela ikustean galdetu zion:
- Aitona, gu bioi buruzko pasartea idazten ari al zara? Edo nire buruari buruzkoa al da?
Aitonak irribarrez idazteari utzi eta bilobari esan zion:
- Bai, zuri buruz ari naiz. Hala ere, hitzak baino eskuan dudan arkatza da garrantzitsua. Zu handitzean, arkatzaren antzeko izan zaitezen gustatuko litzaidake.
Umeak harriduraz begiratu zuen arkatza eta ezer berezirik ez zuela ikusten galdetu zuen:
- Zerk egiten du berezia arkatza?
Aitonak erantzun zuen:
- Zer-nolako begiekin ikusten dituzun gauzak. Arkatz honek bost gaitasun ditu. Zuk zeuregan lantzen badituzu, munduan orekaz eta alai biziko zara.

Lehena: Gauza handiak egin ditzakezu. Ez ahaztu zure pausuak gidatzen duen Eskua. Esku honi Jainkoa deritzogu eta hark beti bide egokian jarriko zaitu.
Bigarrena: Noizean behin idazteari utzi eta zorrozkiloa erabili beharko duzu. Arkatzari min pixka bat emango dio, baina zorroztuko da. Hau da, zenbait min jaso beharko dituzu bizitzan pertsona hobea izateko.
Hirugarrena: Gaizki dagoena ezabatzeko aukera dago beti. Justiziaren bidean ibiltzeko zenbait zuzenketa egin beharko dituzu.
Laugarrena: Arkatzaren egurra edo kanpoko itxura ez da  inportantea, barruko grafitoa baizik. Beraz, zure barruan gertatzen dena ondo zaindu ezazu.
Bosgarrena: Arkatzak beti uzten ditu markak. Hortaz, zure bizitzan egingo duzun guztiak markak utziko ditu. Horregatik, egiten duzun horren jabea izan zaitez.


Hausnartzeko galderak:

-      Zer iruditu zaizu ipuina?
-      Zer erakutsi nahi zion aitonak bere bilobari?
-      Ados al zaudete aitonak esandakoarekin?

-      Zuei arkatz bat bezalakoak izatea gustatuko litzaizueke? Zergatik?

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada