domingo, 2 de noviembre de 2014

BATASUNA gogoeta

Gogoeta: BATASUN eramailea izan!!!

Hilabete berri bati hasiera emango diogu eta horrexegatik balore berri bat lantzea proposatzen dizuegu. Gainera Azaroa hilabete garrantzitsua da gure eskolarentzat. Ba al dakizue zergatik? Naiz eta aste batzuk falta, hilabete honen bukaeran Maria Haurraren eguna ospatuko dugu. Santa Juanak bera aukeratu zuen eredu bezala eta horrexegatik bere pausuak jarraitu nahi ditugu.

Maria gauza on askoren eredu dugu; eskuzabala zen, langilea, beti laguntzeko prest, indartsua, hezitzailea, maitekorra… Honenbestez, gaur egungo mundua nola dagoen ikusita behar beharrezkoa ikusten dugu balore horiek berriz ere berreskuratzea.

Eta nola aldatu mundua? Zer aldatuko zenuketen? Injustizia asko daude, baita gerrateak,hondamendi naturalak, arazo ekonomikoak … Eta zuek mundua aldatzeko gai zareten galdetuko bagenizueke, zer erantzungo zenuten? Ba guk baietz uste dugu. Bakarka ezin dugu gehiegi egin; baino elkartzen goazen einean arazoak konpontzen doaz. Badago esaera bat esaten dueña: “bi buruk bat baino hobeto pentsatzen dute”; eta hori guztiz egia da. Klasean zaudetenean adibidez, lanak errazago egingo dituzue txokoetan zaudetenean, ezta? Eta “lapices al centro” edo “folio giratorio” bezalako teknikekin seguru gusturago zabiltzatela bakarka baino.

Eta hori guztia da elkarrekin gaudenean seguruago sentitzen garelako. Beraz, pentsa eskola osoa elkartzen bagara, zenbat gauza lor ditzakegun! Beraz goazen gure inguruan arazoak dituzten pertsonengan pentsatzera. Zer egin dezakegu beraiei laguntzeko? Jende asko dago arazo ekonomiko larriekin, eta askotan janarirako ere ez dutela. Eta gure esku dago hori aldatzea.

Gogoratu munduko pertsona guztiak puzzle erraldoi bateko piezak garela. Denak ezinbestekoak. Eta pieza horietako bat falta bada, puzzleak ez du ezertarako balio. Goazen ba mundu polit baten irudia sortzera gure piezekin; denen artean ahal dugu eta!



Izan gaitezen ELKARTASUNAren eramaile!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada