domingo, 7 de diciembre de 2014

GABONAK ipuina

 Gabonetako ipuina

Gabonetako gaua zen. Aingerua emakume aberatsari agertu zitzaion eta esan zion: “Berri ona dakarkizut: gaur gauean Jesus zu bisitatzera etorriko da”. Andrea harrituta gelditu zen, ez baitzuen espero holako miraririk bere etxean. Berehala hasi zen afari eder bat prestatzen Jesus jasotzeko eta horretan zebilela etxeko txirrinak jo zuen. Ate aurrean gaizki jantzikako neska bat zegoen: “Barkatu Andrea, ez al duzu izango lanen bat niretzako? Haurdun nago eta beharrean nago”. Etxeko andreak honela esan zion: “Ordu hauek ez dira molestatzeko orduak, gaur bisita berezia daukat eta… beste egun batean etor zaitez”.

Handik gutxira zikindutako gizona azaldu zen ate aurrean: “Barkatu andrea, nire kamioia hor bertan puskatu da, kamioia konpontzeko erremintak uzterik bai?” Andrea hain okupaturik zegoen mahaia prestatzen zakarki erantzun zuela: “Zuk uste nire etxea tailerra dela? Non ikusi ote da holakorik? Ez zikindu oinetakoekin ataria mesedez”.

Eta jarraitu zuen afaria prestatzen. Bitartean, kanpoaldean norbait txaloka zegoen. Andrea atera hurbildu zen Jesus zela pentsatuz. Atea ireki eta… kaleko ume txiroa zen: “Barkatu Andrea, zerbait jateko bai?” Andreak erantzun: “Nola emango dizut janaria ez baitugu afaldu eta. Bihar etorri, gaur lanpetuta bainago”.

Azkenean, afaria prest zegoen. Familia hunkiturik zegoen mahaiaren inguruan bisitaren zain. Hala ere, orduak aurrera egiten zuten eta Jesus ez zetorren. Bitartean edaten hasi ziren. Hainbeste edan zuten, ia ez zutela ezer jan.

Goizean, Andrea esnatu zenean, bere aurrean aingerua aurkitu zuen eta garrasika hasi zen: “Aingeru bat gezurretan ibili daiteke? Afaria mimoz prestatu nuen, gau osoan zain egon ginen eta Jesus ez zen azaldu. Zergatik broma hau?” Aingeruak erantzun: “Ez nizun gezurrik esan. Jesus hiru alditan etorri zen hona: haurdun zegoen neska, kamioilaria eta haurraren irudietan etorri zen. Ez zinen gai izan ezagutzeko eta gonbidatzeko”.



Hausnartzeko galderak:

-      Zer kontatu nahi digute ipuin honekin?
-      Zergatik agertu zen Jesus mozorroturik pobre moduan?
-      Ondo jokatu al zuen emakumeak?
-      Nola sentitzen da Jesus horrelako jarrerekin?

No hay comentarios:

Publicar un comentario