domingo, 8 de febrero de 2015

ABILEZIAK ipuina

Elkarrekin eta nahasturik hobe
Bazen behin herrialde  bat besteengandik oso urruti zegoena. Ez zitzaion beste herrialdeekin kontaktuan egotea; eta horregatik harresiz inguratu zuten beraien lurralde guztia. Hala ere, herrialde horren barruan bost herri garrantzitsu zeuden eta bata bestearengandik fronterekin eta harresiekin banaturik. Gainera, herri batetik bestera pasatzea ia ezinezkoa zen.
Herri bakoitzean gauza jakin batean trebeak ziren. Adibidez, Brush izeneko herri batean, biztanle guztiak oso onak ziren marrazten eta margotzen. Txikitatik margotzen ikasten zuten bai etxean eta baita eskolan ere. Horregatik beraien kaleak oso politak ziren, koadroz eta horma-irudiz beterik zeudelako.
Herri honen ondoan, Abako izeneko herrixka bat zegoen. Bertako pertsonak oso onak ziren matematiketan. Neska mutiko txikienak ere biderkatzeko taulak buruz zekizkiten. Eta denbora igarotzen zuten dena kalkulatzen. Horregatik beraien kaleak kalkulagailuz eta arbelez beterik zeuden.
Olimpo izeneko herrian guztiak kiroletan oso trebeak ziren bitartean, Dorremi hirian musikan benetan finak ziren eta egun guztian zehar kontzertuak zeuden kaleetan. Eta azkeneko herrian, ezin hobeak ziren natura zaintzen.
Baino esan dugun bezala, ezin zitekeen herri batetik bestera igaro. Bakoitzari bere herrian egiten ziren gauzak gustatu behar zitzaizkion. Baino egun batean Brush herriko neska bat aspertu zen margotzeaz, eta bere gurasoei beste herri batera joateko baimena eskatu zien. Gurasoek egundoko haserrea hartu zuten eta ezetz esan zioten; beren ustetan margotzea munduan zegoen gauzarik hoberena zelako.
Baino neskatxa honi benetan kirolak gustatzen zitzaizkion eta horregatik gau batean, ezkutuka, Olimpo herrira abiatu zen. Bertan ikusi ahal izan zuen mundu guztia kiroletan jarduten zuela egun guztia. Bazter guztietan futbol zelaiak, igerilekuak, saski baloi jolastokiak eta kiroldegiak aurki zitezkeen; neskarentzat paradisua zen.
Neska segituan jarri zen futbolean jolasten bertakoekin. Hasieran nabaritzen zitzaion ez zela guztiz trebea, baino gogoz jolasten zuenez; segituan hartu zuen bertakoen martxa. Egunak pasa hala, mutil triste batekin egin zuen topo. Mutila benetan txarra zen kiroletan, eta berari gustatzen zitzaiona musika zen. Neskak ezkutuan herriz aldatu zela kontatu zion. Hala ere, mutila ez zen neska bezain ausarta eta ez zen gai Dorremi herrira joateko.
Horrexegatik biak plan bat burutzeko elkartu ziren. Hiritar guztiak lotara joan zirenean, bikoteak bertako kirol material guztia ezkutatu eta kale guztiak koadroz eta kolorez bete zituzten. Hurrengo egunean herritarrak jaiki zirenean, guztiz harriturik geratu ziren. Ez zekiten herri bat horren polita izan zitekeen. Guztiz liluraturik geratu ziren. Eta orduan pentsatu zuten ez zekitela zergatik orain arte beraien herria hain itsusia zen.
Momentu horretan neska eta mutila guztien aurrean hitz egin zuten, kontatuz mugek eta harresiek ez zituztela zentzurik. Pertsona bakoitzak bere gustuak eta abileziak dauzka, naiz eta toki batean edo bestean jaio, neska ala mutila izan edo heldua edo gaztea izan.
Eta bikote honi esker, bost herrialdeen arteko harresiak suntsitu zituzten. Honi esker, pertsona bakoitza libre izan zen bere zaletasunak aukeratzeko. Gainera, herri batzuk besteei laguntzen zieten beraien hoberena oparituz. Eta horregatik egun horretatik aurrera musika, matematika, kirola, artea eta natura elkarrekin bizi dira elkar aberastuz. 

Hausnartzeko galderak:
-      Seigarren herri bat egonez gero, zein abilezia izatea gustatuko litzaizueke?
-      Zer iruditzen zaizue hasierako egoera? Gustatuko al litzaizueke herriak zaletasunen arabera banatuak egotea?
-      Zertarako balio zuten harresiek? Zuen ustetan onurak ekartzen zituzten?
-      Harresiak kendu zituztenean, onurak lortu zituzten? Zeintzuk?
-      Uste duzue trebezia guztiak garrantzitsuak direla?

-      Mundu guztiari gauza berdinak gustatuko balitzaiguke, bizitza entretenigarria izango zen? 

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada