domingo, 22 de marzo de 2015

Ipuina: KOLORE-KOLORE

Koloreen munduan, bakoitzak bere izaera du. Adibidez berdea esperantzaren sinboloa da. Koloreen munduan arazoak sortzen direnean eta gehiegi konplikatzen direnean, Berdeak esaten die “ez galdu esperantza; galtzen ez baduzue, edozer konpondu daiteke”. Eta honen jarrerari esker, energia positiboaz kargatzen dira eta arazoak konpontzen dituzte.

Bestalde horia da. besteak elikatzea gustatzen zaio, eta horregatik zerealetan bizi da gehienbat. Hala ere, luzaroan oso gaizki banaturik darama. Lurralde batzuetan gehiegi dagoen bitartean, besteetan ez da iristen.

Kolore laranjak berriz, beroa igortzen du. Gainontzeko koloreak hotzez daudenean, beregana hurbiltzen dira berriro goxo-goxo sentitzeko. Eta hau gertatzen da laranja Eguzkian bizi delako.

Gero marroia dago, oso gaizki sentitzen dena. Zeren norbaiti zerbait gaizki ateratzen zaionean “que marrón” esaten dute. Eta horregatik koloreen munduan ere zerbait gertatzen denean kolore marroiari botatzen diote errieta. Horregatik, kolore marroia basora joan zen bizitzera lasai-lasai. Eta orain beste koloreak urduri daudenean, berarengana joaten dira lasaitzeko.

Gorria beti gelditu ezinik dabil. Beti arazoetan sartzen oso bihurria delako. Arazo mota guztietan topatu dezakegu, politikoetan, etxekoetan, maitasunean. Eta hori da oso bizia delako, gure bihotzetan bizi baita.

Ezin ditugu beltza eta txuria ahaztu. Beti elkarrekin doaz, beraien bizkarrak itsatsirik daude eta.  Orduan, siamesak direnez, aprobetxatzen dira besteei adarra jotzeko, bata bestearengatik etengabe aldatuz. Baino ez dute inoiz gezurrik esaten. Beraiek badakite gauza on guztiek badutela zerbait txarra; eta txar guztiek ere, beti dakartzatela zerbait ona; argia eta itzala bezala.

Eta ezin genituen arrosa eta urdina ahaztu! Oso kolore maitekorrak, ausartak, indartsuak eta eskuzabalak ziren. Baino historian zehar kolore arrosari pentsatzea eta erabakiak hartzen debekatu diote. Eta urdinari ordea, negar egitea eta beldurra izatea debekatu diote. Gainera, horretaz gain, arrosari esan zioten “zu beti panpinekin jolastu behar zara”; eta urdinari ordea “zu beti baloiarekin”. Baino egia esateko urdinari panpinak gustatzen zitzaizkion eta arrosa primeran pasatzen zuen futbolean.

Horregatik ezkutatzen ikasi zuten eta beraien jolasak elkartrukatzen ere. Pentsatu nahi zutenean, pentsatzen zuten; negar egin nahi zutenean, negar egiten zuten.

Baino horrelakoetan koloregabeak iristen ziren esanez: “urdina, utzi negar egiteari eta baztertu panpinak” “eta zu arrosa, baloia ezta ukitu ere eta ez hainbeste pentsatu”. Eta horrela urteak eta urteak pasa ziren; menderik mende.

Azkenean gure bi kolorean beldurrez egoten nekatu ziren; beraiek beraien izaera propioa izan nahi zuten, ez inposatutako bat. Eta horrexegatik egun batean koloreen mundutik ihes egin zuten. Urdina oso beldurturik zegoen; baino arrosak ideia bikaina izan zuen “zergatik ez gara gu biok nahasten?”.

Eta hala izan zen. Nahastu eta kolore MOREA sortu zuten. Honenbestez morea oso kolore maitekorra eta eskuzabala da. Gainera besteei laguntzen atsegin du. Oso kolore azkarra eta ausarta da. beldurra duenean negar egiten du; baino segituan pasatzen zaio. Futbolera jolastu nahi duenean, baloiarekin ibiltzen da; eta panpinekin nahi duenean, hauekin ibiltzen da. nahi duena egiten du; besteek pentsatzen dutena inporta ez diolako.

Horregatik morea libre izan nahi duten pertsona guztietan bizi da.

Hausnartzeko galderak:
-        Zein da ipuinetik gehien gustatu zaizun kolorea?
-        Zeinekin identifikatu zara?
-        Uste al duzu neskak eta mutilak desberdinak direla?

-        Zer gertatzen da mutil batek panpinekin jolasten bada? Eta neska bat futbolean? 

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada