domingo, 3 de mayo de 2015

SOLIDARITATEaren ERAMAILEak izan gaitezen

Ikasturtea aurrera doa udaberriarekin batera. Dagoeneko maiatzean gaude eta honek esan nahi du gero eta gutxiago falta zaigula ikasturtea bukatzeko. Gainera, gure eskolarentzat eta munduan dauden Mariaren Lagundiako guztientzat hilabete garrantzitsu bat da. Suposatzen dugu badakizuela zeri buruz ari garen; edo hobeto esanda, nori buruz. Bai bai, gure Santa Juanari buruz.
Asko dira Juanak erakutsi dizkigun gauzak; baino aurten azpimarratu nahiko genukeena solidaritatea da. Bera beti zegoen behartsuenak laguntzeko prest. Eta horrelakoak izan nahi dugu guk ere. Duela urtebete Mikhuy jangela eraikitzen bukatu genuen; eta aurten gure proiektu berriarekin hasi gara Congoko iparraldean. Beti alaitsu eta zoriontsu gaude besteei laguntzerakoan. Eta esan behar dugu Juana gutaz oso arro egongo zela.
Denok dakizuen bezala, munduan milaka herrialde daude eta guztiak dira desberdinak. Horregatik bakoitzaren egoera oso desberdina da; eta aberastasunak oso modu desorekatu batean daude banaturik. Kontuan izan munduan 1000 milioi pertsona baino gehiagok 1€ bakar bat baino gutxiago dutela egun bakoitzeko. Nola bizi gintezkeen Espainian hain diru gutxirekin? Ezinezkoa, ezta?

Baino egia da, naiz eta datu hauek oso kezkagarriak eta tristeak izan, pentsatu behar dugula munduan zuek bezain eskuzabalak diren pertsona asko daudela. Poliki-poliki egoera hori aldatzen joan gaitezke. Batzuetan gure dirua edo gauzak elkarbanatzea kostatzen zaigu,  baino pentsatu behar dugu askotan gauzak soberan ditugula. Eta lortu dezakegun saririk hoberena partekatzean bueltan jasotzen dugun irribarrea eta zoriontasuna da.
 Beraz, ea lortzen dugun gure bihotzetik ateratzen zaigun elkarbanatze nahia, gure ingurukoen artean kontagiatzea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada