Ikasturtea aurrera doa udaberriarekin batera. Dagoeneko maiatzean gaude eta
honek esan nahi du gero eta gutxiago falta zaigula ikasturtea bukatzeko.
Gainera, gure eskolarentzat eta munduan dauden Mariaren Lagundiako guztientzat
hilabete garrantzitsu bat da. Suposatzen dugu badakizuela zeri buruz ari garen;
edo hobeto esanda, nori buruz. Bai bai, gure Santa Juanari buruz.
Asko dira Juanak erakutsi dizkigun gauzak; baino aurten azpimarratu nahiko
genukeena solidaritatea da. Bera beti zegoen behartsuenak laguntzeko prest. Eta
horrelakoak izan nahi dugu guk ere. Duela urtebete Mikhuy jangela eraikitzen
bukatu genuen; eta aurten gure proiektu berriarekin hasi gara Congoko
iparraldean. Beti alaitsu eta zoriontsu gaude besteei laguntzerakoan. Eta esan
behar dugu Juana gutaz oso arro egongo zela.
Denok dakizuen bezala, munduan milaka herrialde daude eta guztiak dira
desberdinak. Horregatik bakoitzaren egoera oso desberdina da; eta aberastasunak
oso modu desorekatu batean daude banaturik. Kontuan izan munduan 1000 milioi
pertsona baino gehiagok 1€ bakar bat baino gutxiago dutela egun bakoitzeko.
Nola bizi gintezkeen Espainian hain diru gutxirekin? Ezinezkoa, ezta?
Baino egia da, naiz eta datu hauek oso kezkagarriak eta tristeak izan,
pentsatu behar dugula munduan zuek bezain eskuzabalak diren pertsona asko
daudela. Poliki-poliki egoera hori aldatzen joan gaitezke. Batzuetan gure dirua
edo gauzak elkarbanatzea kostatzen zaigu,
baino pentsatu behar dugu askotan gauzak soberan ditugula. Eta lortu
dezakegun saririk hoberena partekatzean bueltan jasotzen dugun irribarrea eta
zoriontasuna da.
Beraz, ea lortzen
dugun gure bihotzetik ateratzen zaigun elkarbanatze nahia, gure ingurukoen
artean kontagiatzea.