Ipuina: ARBELA MAGIKOA
Haurra basotxoaren barrena paseatzen zihoala, zuhaitz adintsu baten
inguruan arbel handi bat aurkitu zuen eta, haren ondoan, klarionaz betetako
kutxa bat zegoen. Klarionen puntetatik txinparta distiratsuak ateratzen ziren.
Haurrak klarionak ikusi eta hartu orduko marrazten hasi zen: zuhaitz bat, lore
bat, txori bat…
Magia zela eta, marrazten bukatu eta berehala irudiak arbeletik atera eta
bizirik zirauten. Horrela, inguru guztia animaliez betetako baso berde polita
bihurtu zen. Hunkiturik, haurrak gurasoak eta anaia-arrebak marraztu zituen
“picnic” bat egiten, bokadiloak, sardina latak, edariak… marraztuz.
“Picnic” egin eta gero, zaborra sortu zen eta zerbait beldurgarria gertatu
zen: paper bakoitzaren eta lata bakoitzaren inguruan basoa gaixotzen hasi zen.
Gris kolorea hedatzen hasi zen: landareetan, loreetan, zuhaitzetan,
animalietan… Haurra berehala ohartu zen gertatutakoaz eta eskutan, borragoma
hartuta zaborra ezabatzen hasi zen. Zorte ona izan zuen, gainera azkar-azkar
ibili zenez, basoak eta bertako guztiak berehala osatu ziren.
Geroztik haurrak ez du ikusi arbel magikoa. Orain, famialiarekin txangoa
egiten duen bakoitzean, natura zaintzen lehenengoa da; zaborrak jasotzen edo
materialak birziklatzen ingurugiroa irrifar handiz zainduz.
Hausnartzeko galderak:
-
Zergatik hasi zen paisaia grisez
bihurtzen?
-
Zer egin zuen mutilak arazoak
konpontzeko?
-
Berdin jokatzen al duzue zuek
naturara joaten zaretenean?
-
Zergatik da garrantzitsua natura
ondo zaintzea?