Gogoeta: natura zaindu
Gero eta kasu gutxiago
egiten diogu gure inguruan daukagun natura aberatsari. Hiriak gero eta
handiagoak dira eta hormigoiak eta eraikinek belardiei lekua kentzen ari diete.
Gure bizimoduarengatik, denbora guztian korrika gabiltza alde batetik bestera
presaka eta iritsi ezinik. Eta horrexegatik askotan ahazten dugu gure inguruan
dauzkagun gauza zoragarri eta miresgarri guztiak. Entzun al duzu inoiz naturari
laguntza eske zuri deitzen?
Noiz izan zen natura
behatzera hurbildu zinen azkeneko aldia? Noizbait pentsatu ahal duzue zein
zorionekoak garen gure mundua izateagatik? Orain arte ez da aurkitu Lurra
bezalako beste planetarik. inguratzen gaituen guztia miresgarria eta magikoa
da. Horregatik eskerrak eman behar ditugu daukagun planetarengatik eta ondo
zaindu. Nora joango ginateke bizitzera mundua guztiz kutsatuko bagenu? Zer
gertatuko litzaiguke guri?
Baina jakinda gure mundua
altxor ezin hobea dela, behar den bezala zaintzen ari gara? Gure ingurua zaintzen
dugu? Eta mendira, hondartzara edo laku batera joaten garenean benetan ondo
zaintzen dugu? Guk sortutako kutsadurarik txikiena (txikle bat lurrera botatzea
adibidez) erabat kaltegarria da bai naturarentzat eta beste bizidunentzat ere.
Beraz, entzun dezagun naturak eskatzen digun errespetuari eta zaindu dezagun
gure mundua behar den bezala!!
Hausnartzeko galderak:
- Segundo batzuez naturak eskatzen duena
entzungo bagenu, zer uste duzue eskatuko gintuela?
- Nola sentitzen zara txango batera
joaten zarenean eta naturarekin kontaktuan zaudenean?
- Zer da zure ustez naturako gauzarik
harrigarriena? Zein zuhaitz? Zein animali?
-Zer egin dezakegu gure natura errespetatzeko? Kezkatuak al zaudete gure munduko osasunarekin?
-Zer egin dezakegu gure natura errespetatzeko? Kezkatuak al zaudete gure munduko osasunarekin?
- Zer egin dezakegu eskolan natura zaintzeko
edo hobetzeko?
No hay comentarios:
Publicar un comentario