Lagun ezkutuko postala
Hilabete honek aste bat gutxiago duenez oporrak direla
eta, proposatzen dizuegu aste berean bai bideoa eta baita keinua ere egitea.
Gainera lotuak daudela uste dugu. Bideoan landu duguna da gure bizitzako bidean
inoiz ez goala bakarrik. Jesus beti dago prest gure bidea argitzeko. Baino
beraz gain, beti dauzkagu beste pertsona pilo bat gure inguruan; lagunak,
irakasleak, familia, bizilagunak…
Horregatik egun hauetan bereziki beraietaz gogoratu behar
gara. Egun hauek beti dira aproposak oparien elkartrukeak egiteko; maitasuna
adierazteko, lagunekin eta familiakoekin egoteko, Jesusez gogoratzeko, pilak
kargatzeko… Honenbestez, lehenengo hiruhilabete hau ondo bukatzeko, lagun
ezkutu sinple bat egitea proposatzen dizuegu.
Papertxo zati txikiak egingo ditugu eta bakoitzean
ikasleen izenak idatziko ditugu. Ondoren, haur bakoitzak papertxo bat hartuko
du, eta egokitu zaion pertsonari postal bat egingo dio. Ekintza gehiegi ez
luzatzearren, postala egina emango diegu. Egin beharko duten gauza bakarra
mezua idaztea eta koloreztatzea izango da. Eta klase bukaeran, postalak
banatuko dituzte.