Gabonetako ipuina
Gabonetako gaua zen. Aingerua emakume aberatsari agertu
zitzaion eta esan zion: “Berri ona dakarkizut: gaur gauean Jesus zu bisitatzera
etorriko da”. Andrea harrituta gelditu zen, ez baitzuen espero holako miraririk
bere etxean. Berehala hasi zen afari eder bat prestatzen Jesus jasotzeko eta
horretan zebilela etxeko txirrinak jo zuen. Ate aurrean gaizki jantzikako neska
bat zegoen: “Barkatu Andrea, ez al duzu izango lanen bat niretzako? Haurdun
nago eta beharrean nago”. Etxeko andreak honela esan zion: “Ordu hauek ez dira
molestatzeko orduak, gaur bisita berezia daukat eta… beste egun batean etor
zaitez”.
Handik gutxira zikindutako gizona azaldu zen ate aurrean:
“Barkatu andrea, nire kamioia hor bertan puskatu da, kamioia konpontzeko erremintak
uzterik bai?” Andrea hain okupaturik zegoen mahaia prestatzen zakarki erantzun
zuela: “Zuk uste nire etxea tailerra dela? Non ikusi ote da holakorik? Ez
zikindu oinetakoekin ataria mesedez”.
Eta jarraitu zuen afaria prestatzen. Bitartean,
kanpoaldean norbait txaloka zegoen. Andrea atera hurbildu zen Jesus zela
pentsatuz. Atea ireki eta… kaleko ume txiroa zen: “Barkatu Andrea, zerbait
jateko bai?” Andreak erantzun: “Nola emango dizut janaria ez baitugu afaldu
eta. Bihar etorri, gaur lanpetuta bainago”.
Azkenean, afaria prest zegoen. Familia hunkiturik zegoen
mahaiaren inguruan bisitaren zain. Hala ere, orduak aurrera egiten zuten eta
Jesus ez zetorren. Bitartean edaten hasi ziren. Hainbeste edan zuten, ia ez
zutela ezer jan.
Goizean, Andrea esnatu zenean, bere aurrean aingerua
aurkitu zuen eta garrasika hasi zen: “Aingeru bat gezurretan ibili daiteke?
Afaria mimoz prestatu nuen, gau osoan zain egon ginen eta Jesus ez zen azaldu.
Zergatik broma hau?” Aingeruak erantzun: “Ez nizun gezurrik esan. Jesus hiru
alditan etorri zen hona: haurdun zegoen neska, kamioilaria eta haurraren
irudietan etorri zen. Ez zinen gai izan ezagutzeko eta gonbidatzeko”.
Hausnartzeko
galderak:
-
Zer kontatu nahi digute ipuin
honekin?
-
Zergatik agertu zen Jesus
mozorroturik pobre moduan?
-
Ondo jokatu al zuen
emakumeak?
-
Nola sentitzen da Jesus
horrelako jarrerekin?
No hay comentarios:
Publicar un comentario