2014/2015eko Eskolako LELOa: Sormen ebanjelikoaren ERAMALEAK izan gaitezen. Seamos PORTADORES de creatividad evangélica, esto es, seamos PORTADORES de RESPETO, de PAZ, de SOLIDARIDAD, de UNIDAD, de IGUALDAD, de ALEGRÍA, de GRATITUD, de ... / ERRESPETUA, PAKEA, SOLIDARITATEA, BATASUNA, ALAITASUNA, ESKER ONA... gure egunerokotasunean BIZI ditzagun.
sábado, 31 de enero de 2015
miércoles, 28 de enero de 2015
Bakearen inguruko ipuin eta bertso lehiaketa LHn
Ostiral honetan munduko eskola askotan BAKEAren eguna ospatuko da. Eta horrexegatik aurten 5. eta 6. mailakoen artean ipuin eta bertso lehiaketa bat antolatu dugu. Egia esateko oso lan politak sortu dituzte. Baino gela bakoitzetik ipuin eta bertso bat aukeratu ditugu irabazle moduan. Eta hemen dituzue aukeratutako idazlanak. espero dugu zuen gustukoak izatea; eta batez ere, hitz horiek esaten dutena egia bihurtzea. Eta gogoratu:
Guri dagokigu bake eramaileak izatea!!!
domingo, 25 de enero de 2015
BAKEA bideoa
Puk eta harresia
Aste
honetan landuko dugun bideoa Intermon Oxfam-en kanpaina bateko bideoa da.
Bertan ikusiko dugu Puk izeneko mutil baten istorioa. Mutil hau bizi den herria
harresi batez inguratuta dago, eta berak ez du oso ondo ulertzen zergatik.
Agintariak konbentzitzen ahalegintzen da, baino lortzen duena kontrakoa da.
Azkenean
ikusten da nola harresia erortzen den eta denak elkarrekin askoz ere
zoriontsuagoak direla. Bideo honekin erakutsi nahi dena da, pertsona guztiak
elkarrekin eta bakean bizitzeko gai garela. Guztiak elkar errespetatzen bagara,
lagunak izan gaitezke eta bakean bizi.
Hausnartzeko galderak:
-
Zergatik eraikiko zuten horrelako harresia?
-
Zerbaitetarako balio du?
-
Zer iruditzen zitzaion Puk-eri harresi hori
hor egotea? Eta zuei?
-
Gustatuko litzaizueke gure herrian horrelako
bat izatea?
-
Herriak bakean bizitzea posiblea dela
pentsatzen duzue?
-
Ezagutzen duzue gaur egun horrelako
harresirik?
domingo, 18 de enero de 2015
BAKEA ipuina
Herensugearen
malkoak
Urrun,
oso urrun, herrialde bitxi bateko haitzulo sakon batean, herensuge bat bizi
zen. Haren begiek egur gori-goriak bezala egiten zuten dir-dir. Inguruko jendea
beldur zen, eta espero zuen norbait herensugea hiltzeko gauza izatea. Denei
ikara ematen zien herensugeari buruzko kontuak entzuteak, eta haurrek isilean
negar egiten zuten, herensugeak entzungo zituelako beldurrez.
Baina
bazen mutil bat, beldurrik ez zuena:
- Taró, nor gonbidatuko dut zure
urtebetetze-festara?
- Amatxo, herensugea gonbidatzea nahi nuke.
- Txantxetan ari zara? – erantzun zion amak.
- Ez, esan iezaiozu herensugeari etortzeko –
esan zion berriz mutilak.
Amak buruari eragin zion, nahigabetuta: ez da
posible, nola liteke nire seme honek halako ideia arraroak izatea!
Urtebetetze-eguna
iritsi zen, eta Tarók etxetik alde egin zuen. Mendian ibili zen, uharrak eta
basoak zeharkatuz, herensugea bizi zen mendira iritsi arte.
- Herensuge jauna! Herensuge jauna! – oihu
egin zuen sutsuki.
- Zer gertatzen da, ordea? Nor ari zait
deika? – pentsatu zuen herensugeak, eta burua atera zuen haitzulo handiaren
ahotik.
- Gaur nire urtebetetzea da, eta gozoki pila
bat prestatuko ditu amak – esan zion garrasika mutilak. Zu gonbidatzeko etorri naiz.
Herensugeak
ezin zuen entzundakoa sinetsi, eta mutilari begiratzen zion, ahots zakarraz
marmarrean. Taró, ordea, ez zen beldur, eta oihuka esan zion:
- Herensuge jauna! Etorriko zara
urtebetetze-festara?
Herensugea
konturatu zen mutila benetan ari zela. Hunkituta, hau pentsatu zuen:
- Gorroto naute denek, eta beldurra didate.
Inork ez nau sekula gonbidatu urtebetetze-festa batera. Ez nau inork maite. Zer
txintxoa den mutil hau!
Pentsamendu horiek buruan zituela, begietatik
malkoak irteten hasi zitzaizkion. Hasieran, malko gutxi batzuk besterik ez;
baina, gero, ezin zion negarrari eutsi, eta malkoek bailaran behera zihoan
ibaia sortu zuten.
- Zatoz, jar zaitez nire zerraren gainean – esan
zion herensugeak negar-zotinka – etxera eramango zaitut.
Herensugea gordelekutik ateratzen ikusi zuen
mutilak. Narrasti ederra zen: kolorezko ezkata meheak zituen, sugea bezain bihurria
zen, eta hanka mardulak zituen.
Taró
animalia basatiren bizkarrera igo zen, eta herensugea igerian hasi zen
malko-ibaian behera. Igerian ari zela, animaliaren gorputzaren itxura eta
tamaina aldatu egin ziren, magia bitxi baten eraginez. Mutila etxera iritsi
zen, zoriontsu, herensuge itxurako txalupa apaingarri politez josi baten lema
eskuan zuela.
Hausnartzeko galderak:
- Zergatik
zioten beldurra herensugeari?
- Zer
egin zuen Tarók? Ausarta zela pentsatzen al duzue?
- Nola
sentitu zen herensugea Tarók urtebetetzera gonbidatzean?
- Herensugea
benetan maltzurra al zen?
- Batzuetan
ez al ditugu gure inguruko pertsonak gaizki epaitzen?
- Aurreiritziei
kasu egin behar al zaie beti?
domingo, 11 de enero de 2015
BAKEA gogoeta
BAKE
eramaileak izan gaitezen
Urte berri on guztiei eta ongietorriak izan
zaitezte berriro eskolara! Zer moduz pasa dituzue oporrak? Seguru bikain igaro
dituzuela eta pilak kargatzeko aukera izan duzuela. Orain berriro hemen gaude
gauza pilo bat elkar banatzeko eta asko ikasteko. Seguru egun hauetan irudi
asko ikusiko zenituztela Olentzero eta Erregeenak opariz gainezka. ba hilabete
honetan eskatzen dizueguna da zuek paper hori hartzea. Baino gure zakuak opariz
beteak egon beharrean, bakez beteak eramango ditugu.
Batzuek
oso memoria ona duzue eta seguruenik gogoratuko zenuten urtarrilaren 30ean beti
bakearen eguna ospatzen dugula. Baino… ba al dakizue zergatik? Ba ospakizun hau
duela 51 urte sortu zen munduko eskola guztiek bakearen alde lan egiteko. Eta
egun hori aukeratu zen Mahatma Gandhiren heriotzaren urteurrena delako. Berak
lortu zuen bere herria, India alegia, Erresuma Batutik modu baketsu batez
independizatzea. Normalean herrialdeak askatasuna lortzeko, borrokatu behar
izan dute eta gerrak jasan. Baino Gandhik gauzak egiteko beste modu bat
erakutsi zigun.
Guk
ere eredu hori jarraitu nahi dugu. Horregatik arazoak ditugun bakoitzean,
borrokatu gabe edo garrasi egin gabe konpontzea gustatuko litzaiguke. Egia da
ohituak gaudela beti biderik errazena hartzeko. Eta horregatik gure lagunak
iraintzen ditugu edo beraiekin borrokatzen gara. Baino hemendik aurrera
ahalegin txiki bat egingo dugu gauzak modu baketsu batez konpontzeko. Modu
honetan lagunak ez dira gurekin hainbeste haserretzen eta ez ditugu hainbeste
mintzen. Beraz saiatu gaitezen gu ere Gandhiren antzera arazoak modu baketsu
batez konpontzen.
Bake
eramaileak izan gaitezen
Suscribirse a:
Entradas (Atom)