BAKE
eramaileak izan gaitezen
Urte berri on guztiei eta ongietorriak izan
zaitezte berriro eskolara! Zer moduz pasa dituzue oporrak? Seguru bikain igaro
dituzuela eta pilak kargatzeko aukera izan duzuela. Orain berriro hemen gaude
gauza pilo bat elkar banatzeko eta asko ikasteko. Seguru egun hauetan irudi
asko ikusiko zenituztela Olentzero eta Erregeenak opariz gainezka. ba hilabete
honetan eskatzen dizueguna da zuek paper hori hartzea. Baino gure zakuak opariz
beteak egon beharrean, bakez beteak eramango ditugu.
Batzuek
oso memoria ona duzue eta seguruenik gogoratuko zenuten urtarrilaren 30ean beti
bakearen eguna ospatzen dugula. Baino… ba al dakizue zergatik? Ba ospakizun hau
duela 51 urte sortu zen munduko eskola guztiek bakearen alde lan egiteko. Eta
egun hori aukeratu zen Mahatma Gandhiren heriotzaren urteurrena delako. Berak
lortu zuen bere herria, India alegia, Erresuma Batutik modu baketsu batez
independizatzea. Normalean herrialdeak askatasuna lortzeko, borrokatu behar
izan dute eta gerrak jasan. Baino Gandhik gauzak egiteko beste modu bat
erakutsi zigun.
Guk
ere eredu hori jarraitu nahi dugu. Horregatik arazoak ditugun bakoitzean,
borrokatu gabe edo garrasi egin gabe konpontzea gustatuko litzaiguke. Egia da
ohituak gaudela beti biderik errazena hartzeko. Eta horregatik gure lagunak
iraintzen ditugu edo beraiekin borrokatzen gara. Baino hemendik aurrera
ahalegin txiki bat egingo dugu gauzak modu baketsu batez konpontzeko. Modu
honetan lagunak ez dira gurekin hainbeste haserretzen eta ez ditugu hainbeste
mintzen. Beraz saiatu gaitezen gu ere Gandhiren antzera arazoak modu baketsu
batez konpontzen.
Bake
eramaileak izan gaitezen
No hay comentarios:
Publicar un comentario