Ipuina: Arkatz baten antzeko
Umeak aitona gutuna
idazten ari zela ikustean galdetu zion:
- Aitona, gu bioi
buruzko pasartea idazten ari al zara? Edo nire buruari buruzkoa al da?
Aitonak irribarrez
idazteari utzi eta bilobari esan zion:
- Bai, zuri buruz ari
naiz. Hala ere, hitzak baino eskuan dudan arkatza da garrantzitsua. Zu
handitzean, arkatzaren antzeko izan zaitezen gustatuko litzaidake.
Umeak harriduraz
begiratu zuen arkatza eta ezer berezirik ez zuela ikusten galdetu zuen:
- Zerk egiten du
berezia arkatza?
Aitonak erantzun zuen:
- Zer-nolako begiekin
ikusten dituzun gauzak. Arkatz honek bost gaitasun ditu. Zuk zeuregan lantzen
badituzu, munduan orekaz eta alai biziko zara.
Lehena: Gauza
handiak egin ditzakezu. Ez ahaztu zure pausuak gidatzen duen Eskua. Esku honi
Jainkoa deritzogu eta hark beti bide egokian jarriko zaitu.
Bigarrena: Noizean
behin idazteari utzi eta zorrozkiloa erabili beharko duzu. Arkatzari min pixka
bat emango dio, baina zorroztuko da. Hau da, zenbait min jaso beharko dituzu
bizitzan pertsona hobea izateko.
Hirugarrena: Gaizki
dagoena ezabatzeko aukera dago beti. Justiziaren bidean ibiltzeko zenbait
zuzenketa egin beharko dituzu.
Laugarrena: Arkatzaren
egurra edo kanpoko itxura ez da
inportantea, barruko grafitoa baizik. Beraz, zure barruan gertatzen dena
ondo zaindu ezazu.
Bosgarrena: Arkatzak beti
uzten ditu markak. Hortaz, zure bizitzan egingo duzun guztiak markak utziko
ditu. Horregatik, egiten duzun horren jabea izan zaitez.
Hausnartzeko galderak:
-
Zer iruditu zaizu ipuina?
-
Zer erakutsi nahi zion aitonak bere bilobari?
-
Ados al zaudete aitonak esandakoarekin?
-
Zuei arkatz bat bezalakoak izatea gustatuko
litzaizueke? Zergatik?