Gogoeta: Alaitasun eramailea izan zaitez
Hemen
gaude berriro ere ikasturte berri batean. Bi hilabetez atsedena hartzen eta
deskonektatzen aritu gara. Eta orain lanera itzultzeko garaia iritsi zaigu.
Klaseko lagunekin topo egin eta oporretan gertatutakoak kontatu dizkiegu eta…
Martxan jarri beharrean gaude eta horra hor gure gonbitea: Ikasturte honetan
ILUSIOarekin has zaitez!!! ASMO ONez bete dezagun gure eskola!!! Askotan esan
dizuegun bezala, eskolara ez gatoz bakarrik 2+2 zenbat den ikastera. Pertsona
onak izatea eta elkar errespetatzea garrantzitsua da ere bai.
Zer
da zuretzat alaitasuna? Zer behar duzu alaia izateko? Seguruenik burura
etorriko zaizkizuen lehenengo gauzak telebista, ordenagailua, dirua, litxarkeriak…
izango dira. Baina gogoeta egin honekin: Imajinatzen al duzue mundu honetan
gauza guzti horiek edukitzea baina bakarrik egotea? Edo beti eguraldi txarra
izatea? Edo musikarik ez izatea? Hortaz, zer da benetan alai eta zoriontsu
egiten zaituena? Etorkizuna begira, zerk eman diezaguke alaitasuna?
Eta
hemen gaude gu El Pilar eskolan ikasteko eta gozatzeko asmoz. Lehen esan dugun
bezala, guretzat ez da bakarrik inportantea irakastea, baizik eta pertsonak
formatzea eta hezkuntzaz gozatzea. Horretarako ezinbestekoa da eskolara alai
eta kontent etortzea, hemen baitaude gure lagunak, lankideak, ikasteko aukerak,
liburuak, pasio garaia, irakasleak… Zeure buruari galde egiozu: Zer egin
dezaket alai eta kontent eskolara etortzeko? Zerk alaitzen nau?
Konturatzen
bazarete eguneko ordu gehienak hemen pasatzen ditugu; beraz, zergatik haserretu
edo umore txarrez egon? Goazen ba ondo pasatzera!!! Ongietorrik kolorez eta asmo
onez beteriko ikasturte berri honetara. Hasi gaitezen Ikasturtea ilusioz
beterik!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario