Dinamika: Arkatz baten antzeko
Hilabete
honetako dinamika aurreko asteko ipuinarekin lotuta egongo da. gogoratzen
baduzue, aurreko astean aiton batek arkatz baten dituen bost ezaugarri
azpimarratzen ditu; eta horiek dira gaurkoan landuko ditugunak. Ikasleak bost
taldetan banatuko ditugu eta bakoitzak egokitu zaion galderari erantzun beharko
dio. Bukaeran txoko bakoitzean bost erantzun desberdin izan beharko dituzte.
Taldeetan idazten bukatzen dutenean ahoz irakurriko ditugu beraien erantzunak
eta denen artean komentatu. Bukatzean, polita izango zen bost orrialdeak paretetan
itsastea.
Hauek
dira erantzun beharko dituzten galderak:
ESKUA: Zerk mugitzen du zure bizitza? Zeri ematen diozu
garrantzia bizitzan?
ZORROZKAILUA: Zertan afinatu beharko zenuke?
BORRAGOMA: Zer ezabatuko zenuke?
GRAFITOA (MINA): Zer zaindu beharko zenuke ikasturte
honetan?
MARKAK: Zein markak utziko zenituzke bizitza honetan?
No hay comentarios:
Publicar un comentario