GABONen eramaileak izan gaitezen
Zer dira gabonak? Zer da benetan ospatzen duguna?
Konturatuko zineten bezala, azaroan hasi ziren gabonetako iragarkiak
telebistetan eta aldizkarietan ere. Bertan opari mordo bat ikusi daitezke,
baita elikadura berezia eta goxoa ere. Denak hasten gara pentsatzen aurten Olentzero
eta errege magoei eskatuko dizkiegun gauzetan; aldizkariak ikusi, eskaparateak
eta dendak bisitatu, eskutitzak idatzi, zapatak garbitu…
Guzti honi Gabonak esaten diogu. Gauza asko ditugu
dagoeneko, baina beti gehiago nahi izaten dugu. Askotan, urte berrian eskolara
etortzen garenean opariei buruz soilik hitz egiten dugu.
Zuk uste duzue Jesus elkarrizketa hauek entzutean pozik
jarriko dela? Hau da berak erakutsi nahi ziguna? Zuen erantzuna ezezkoa bada,
goazen gure bihotzak prestatzera eta benetako gabonak ospatzera. Aurreko lau
asteetan, abendualdian alegia, Jesusen jaiotzerako bidea prestatzen dugu.
Dagoeneko badakigu zergatik ospatzen ditugun gabonak eta zergatik dauzkagun
oporrak.
Beraz, Gabonak ondo prestatzera gonbidatzen zaitugu, hau
da, opariez gainetik familiarekin egotearena, lagunak zaintzearena, beharra
duenarekin gogoratzearena. Saia gaitezen eskuzabalak izaten eta zintzoak
izaten. Kontura gaitezen zenbat gauza ditugun dagoeneko eta guztiagatik
eskerrak emango ditugu. Maite ditugun guztiak burura ekarriko ditugu eta desio
politak eskainiko dizkiegu.
Goazen ba desira
onen eramaileak izatera!!!