Ipuina:
NOEren ARKA
Dilubioa eta
gero, animaliek hainbeste denbora zeramaten Noeren arkan, dibertitzeko jokoak
eta ekintzak antolatu zituztela. Hau egitean ez ziren oso fin ibili eta joko
batean okilak arkaren lurrean zulo bat egin zuen. Zuloa handitu eta gero eta ur
gehiago sartzen zen barrura. Banaka-banaka, bertako animaliek zuloa konpontzen
saiatu ziren, inork ezin zuen ezer egin, ezta kastoreek ere ez, holako lanetan
trebeak direnak. Orduan, kezkatzen hasi ziren, arka hondoratu baitzitekeen.
Erleak hitza
hartu zuen eta erleek nola elkarrekin egiten zuten lan azaldu zien guztiei: taldeka
egiten zutela, bakoitzak hoberen egiten zuen hori aurrera eramaten. Animalia
guztiak antolatzen eta taldeetan lanean hasi ziren: Txoriek arka jasorik goraka
egiten zuten, elefanteek eta beste animalia handiek ahoak urez bete eta
kanporatzen zuten itsasorantz, animalia azkarrenek beren habiak eta etxeak
egiteko materialak bilatzen zituzten zuloa estaltzeko. Horrela, denek lanean
ari zirela lortu zuten zuloa txikitzea, baina ez zuten guztiz estali.
Etsituta,
laguntza gehiago bilatzen hasi ziren, baina arkako guzti-guztiek beren lana zuten.
Bat-batean, arrain bat sartu zen barrura eta beste animaliek zeukaten arazoaz
konturatu ziren. “Ez diegu laguntzarik eskatu arrainei!!!” esan zuen erleak. Laguntza eskatu eta arrainak eta arrainak
hurbildu ziren bertara, baita bale handia ere. Baleak estali zuen zuloa arkako
animaliak konponketa bukatzen zituzten bitartean. Eta horrela, animalia guztien
laguntzarekin guztiak salbatu ziren.
Hausnartzeko galderak:
- Nola lortu zuten itsasontzia
konpontzea?
- Zer gertatuko litzateke
animalietakoren bat siesta botatzen egongo balitz?
- Eskolan nola egiten duzue
lan hobeto, bakarka ala taldean?
- Zeintzuk dira taldean lan
egitearen alde onak?
- Denen artean mundua aldatu
dezakegu?
No hay comentarios:
Publicar un comentario