Gogoeta: BATASUN eramailea
izan!!!
Hilabete berri bati hasiera emango diogu eta horrexegatik
balore berri bat lantzea proposatzen dizuegu. Gainera Azaroa hilabete
garrantzitsua da gure eskolarentzat. Ba al dakizue zergatik? Naiz eta aste
batzuk falta, hilabete honen bukaeran Maria Haurraren eguna ospatuko dugu.
Santa Juanak bera aukeratu zuen eredu bezala eta horrexegatik bere pausuak
jarraitu nahi ditugu.
Maria gauza on askoren eredu dugu; eskuzabala zen,
langilea, beti laguntzeko prest, indartsua, hezitzailea, maitekorra…
Honenbestez, gaur egungo mundua nola dagoen ikusita behar beharrezkoa ikusten
dugu balore horiek berriz ere berreskuratzea.
Eta nola aldatu mundua? Zer aldatuko zenuketen?
Injustizia asko daude, baita gerrateak,hondamendi naturalak, arazo ekonomikoak
… Eta zuek mundua aldatzeko gai zareten galdetuko bagenizueke, zer erantzungo
zenuten? Ba guk baietz uste dugu. Bakarka ezin dugu gehiegi egin; baino
elkartzen goazen einean arazoak konpontzen doaz. Badago esaera bat esaten dueña:
“bi buruk bat baino hobeto pentsatzen dute”; eta hori guztiz egia da. Klasean
zaudetenean adibidez, lanak errazago egingo dituzue txokoetan zaudetenean,
ezta? Eta “lapices al centro” edo “folio giratorio” bezalako teknikekin seguru
gusturago zabiltzatela bakarka baino.
Eta hori guztia da elkarrekin gaudenean seguruago
sentitzen garelako. Beraz, pentsa eskola osoa elkartzen bagara, zenbat gauza
lor ditzakegun! Beraz goazen gure inguruan arazoak dituzten pertsonengan
pentsatzera. Zer egin dezakegu beraiei laguntzeko? Jende asko dago arazo
ekonomiko larriekin, eta askotan janarirako ere ez dutela. Eta gure esku dago
hori aldatzea.
Gogoratu munduko pertsona guztiak puzzle erraldoi bateko
piezak garela. Denak ezinbestekoak. Eta pieza horietako bat falta bada,
puzzleak ez du ezertarako balio. Goazen ba mundu polit baten irudia sortzera
gure piezekin; denen artean ahal dugu eta!
Izan gaitezen ELKARTASUNAren eramaile!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario