Koloreen munduan, bakoitzak bere izaera du. Adibidez berdea esperantzaren sinboloa da.
Koloreen munduan arazoak sortzen direnean eta gehiegi konplikatzen direnean,
Berdeak esaten die “ez galdu esperantza; galtzen ez baduzue, edozer konpondu
daiteke”. Eta honen jarrerari esker, energia positiboaz kargatzen dira eta
arazoak konpontzen dituzte.
Bestalde horia
da. besteak elikatzea gustatzen zaio, eta horregatik zerealetan bizi da
gehienbat. Hala ere, luzaroan oso gaizki banaturik darama. Lurralde batzuetan
gehiegi dagoen bitartean, besteetan ez da iristen.
Kolore laranjak
berriz, beroa igortzen du. Gainontzeko koloreak hotzez daudenean, beregana
hurbiltzen dira berriro goxo-goxo sentitzeko. Eta hau gertatzen da laranja
Eguzkian bizi delako.
Gero marroia
dago, oso gaizki sentitzen dena. Zeren norbaiti zerbait gaizki ateratzen
zaionean “que marrón” esaten dute. Eta horregatik koloreen munduan ere zerbait
gertatzen denean kolore marroiari botatzen diote errieta. Horregatik, kolore
marroia basora joan zen bizitzera lasai-lasai. Eta orain beste koloreak urduri
daudenean, berarengana joaten dira lasaitzeko.
Gorria beti gelditu ezinik dabil. Beti arazoetan sartzen oso
bihurria delako. Arazo mota guztietan topatu dezakegu, politikoetan,
etxekoetan, maitasunean. Eta hori da oso bizia delako, gure bihotzetan bizi
baita.
Ezin ditugu beltza
eta txuria ahaztu. Beti elkarrekin doaz, beraien bizkarrak itsatsirik
daude eta. Orduan, siamesak direnez,
aprobetxatzen dira besteei adarra jotzeko, bata bestearengatik etengabe
aldatuz. Baino ez dute inoiz gezurrik esaten. Beraiek badakite gauza on guztiek
badutela zerbait txarra; eta txar guztiek ere, beti dakartzatela zerbait ona;
argia eta itzala bezala.
Eta ezin genituen arrosa eta urdina ahaztu! Oso kolore maitekorrak, ausartak, indartsuak
eta eskuzabalak ziren. Baino historian zehar kolore arrosari pentsatzea eta
erabakiak hartzen debekatu diote. Eta urdinari ordea, negar egitea eta beldurra
izatea debekatu diote. Gainera, horretaz gain, arrosari esan zioten “zu beti
panpinekin jolastu behar zara”; eta urdinari ordea “zu beti baloiarekin”. Baino
egia esateko urdinari panpinak gustatzen zitzaizkion eta arrosa primeran
pasatzen zuen futbolean.
Horregatik ezkutatzen
ikasi zuten eta beraien jolasak elkartrukatzen ere. Pentsatu nahi zutenean,
pentsatzen zuten; negar egin nahi zutenean, negar egiten zuten.
Baino horrelakoetan
koloregabeak iristen ziren esanez: “urdina, utzi negar egiteari eta baztertu
panpinak” “eta zu arrosa, baloia ezta ukitu ere eta ez hainbeste pentsatu”. Eta
horrela urteak eta urteak pasa ziren; menderik mende.
Azkenean gure bi
kolorean beldurrez egoten nekatu ziren; beraiek beraien izaera propioa izan
nahi zuten, ez inposatutako bat. Eta horrexegatik egun batean koloreen mundutik
ihes egin zuten. Urdina oso beldurturik zegoen; baino arrosak ideia bikaina
izan zuen “zergatik ez gara gu biok nahasten?”.
Eta hala izan zen.
Nahastu eta kolore MOREA sortu
zuten. Honenbestez morea oso kolore maitekorra eta eskuzabala da. Gainera
besteei laguntzen atsegin du. Oso kolore azkarra eta ausarta da. beldurra
duenean negar egiten du; baino segituan pasatzen zaio. Futbolera jolastu nahi
duenean, baloiarekin ibiltzen da; eta panpinekin nahi duenean, hauekin ibiltzen
da. nahi duena egiten du; besteek pentsatzen dutena inporta ez diolako.
Horregatik
morea libre izan nahi duten pertsona guztietan bizi da.
Hausnartzeko
galderak:
-
Zein da
ipuinetik gehien gustatu zaizun kolorea?
-
Zeinekin
identifikatu zara?
-
Uste al duzu
neskak eta mutilak desberdinak direla?
-
Zer
gertatzen da mutil batek panpinekin jolasten bada? Eta neska bat futbolean?