Aurreko asteetan landu dugun bezala, berdintasuna gure
bizitza alor guztietara zabaltzea gustatuko litzaiguke. Ez bakarrik
neska-mutilen artean. Baizik eta, arraza desberdinen artean, familia eredu
desberdinen artean, maila sozio-ekonomiko desberdinen artean, ikasketa maila
desberdinak dituzten pertsonen artean…
Horregatik oso bideo labur batzuk ikustea proposatzen
dizkizuegu. Horietan berdintasuna eremu desberdinetan ikusteko aukera izango
dugu. Guk 5 sketch aukeratu ditugu. Baino youtube sartu ezgero gehiago daude;
bilduma bat baita.
Hausnarketa egiteko:
- - Zer erakutsi nahi ziguten aurreko bideoek?
- - Zuek uste duzue gure inguruan egoera horiek normaltzat hartzen ditugu?
- - Norbait desberdina denean normal tratatzen dugu?
- - Zer egin dezakegu guk gure inguruan berdintasunaren alde?
No hay comentarios:
Publicar un comentario