Zer da berdintasuna? Guztiak berdinak al gara? A ze
galdera zaila bi hauek. Alde batetik desberdinak gara, pertsona bakoitza izaera
desberdina duelako eta gauza ezberdinak gustatzen zaizkigulako. Eta gainera
hori da aurreko hilabetean zehar landu genuena abilezien balorearekin. Baino
esan beharra dago, azken batean pertsona guztiak pertsonak garela eta eskubide
berdinak ditugula.
Gaur egun oraindik desberdintasun handiak daude eskubideei
dagokionez. Adibidez, ez da berdina Irunen bizi den mutil bat edo Afrikako
herrialde pobre batean bizi den mutil bat. Zoritxarrez ez dituzte eskubide
desberdinak. Eta zuen ustez legezkoa da eskubideak jaio garen tokiaren
araberakoak izatea? Horregatik, hilabete honetan zehar berdintasunaren alde
egin nahi dugu.
Baino berdintasunaren hitza, askoz ere zabalagoa da.
Datorren martxoaren 8an Emakumearen eguna ospatzen da. eta egun hau zergatik
ospatzen dugun galdetuko duzue. Ba erantzuna erraza da, emakumeak oraindik
eskubide berdinak ez dituztelako toki guztietan. Aurrera pausu handiak eman
dira historiako azkeneko urteetan zehar, baino leku askotan oraindik eskubide
asko falta zaizkie. Begiratu zuen ingurura; desberdintzen zaituen zerbait
ikusten duzue? Guretzako guztiak zarete ikasleak; ez du inporta neska edo
mutilak izatea.
Oraindik askotan entzuten dugu neskak eta mutilak
desberdinak garela. Adibidez: panpinak eta arrosa kolorea nesken kontua dela;
urdina eta futbola mutilen gauzak direla; neskak negartiak direla edo mutilak
ausartak. Baino ez dugu uste hori egia denik. Pertsona bakoitza desberdina da
eta hori den bezalakoa onartu behar dugu. Beraz, hilabete honetan zehar
gustatuko litzaiguke desberdintasun horiek baztertzea eta denak elkarrekin egotea.
Ez du inporta neska edo mutila izatea, azkarra edo motela, dibertigarria ala
aspergarria, pobrea ala aberatsa… Guztiak gara berdinak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario