ERRESPETUAren eramaileak izan gaitezen
Dagoeneko oporrak bukatu zaizkigu eta eskolan gauden
bueltan gehiago ikasteko asmoz. Lan handia egin dugu eta egia esateko nahiko
gutxi falta zaigu ikasturtea bukatzeko. Baino dakizuen bezala irakasleontzat ez
da bakarrik garrantzitsua zuei matematikak, euskara edo ingelesa bezalako
ikasgaiak erakustea. Hori bakarrik gure jakintzaren zati bat da. guretzat
inportanteena pertsona onak izaten erakustea da. eta horregatik hilabete
honetan zehar Errespetua landuko dugu.
Askotan entzungo zenuten gauzak errespetuz egin behar
direla edo pertsonak errespetuz tratatu behar ditugula. Baino, zer da
errespetua? Gauza asko izan daitezke. Baino orokorrean esan nahi du, besteak
tratatu behar ditugula guri tratatzea gustatuko litzaigukeen moduan. Hau da,
besteei ez egin, zuri egitea gustatuko ez litzaizukeena.
Aurreko hilabeteetan pertsonen arteko desberdintasunak
zerbait positibo bezala ikusi dugu. Eta balore honekin pausu bat aurrera eman
nahi dugu. Errespetua ez da bakarrik pertsonak bakean uztea edo ez molestatzea.
Baizik eta bakoitza den bezalakoa onartu eta maitatu. Eta hori da hilabete
honetan ahaleginduko garena.
Pentsatu momentu batez zure lagun guztietan. Guztiek
izango dute guri gustatzen ez zaigun zerbait (agian oso berritsuak dira, edo
gehiegi agintzen dute, edo aspergarriak dira…); baino hori kenduta asko maite
ditugu. Hala ere, badaude beste pertsona batzuk askoz ere desberdinagoak
direnak, baino horiek ere maitatuko ditugu. Besteen iritziak eta pentsamenduak
entzun eta onartu behar ditugu. Horregatik ezin dugu esan gure ideiak besteenak
baino hobeak direnik.
Beraz, ea hilabete honetatik aurrera
gai garen pertsonak diren bezala onartzen eta errespetatzen eta modu onean
tratatzen. Errespetua baita erlazio guztien oinarria. Gure inguruko pertsonak
onartu eta errespetatzen baditugu, ez dira arazorik sortuko.
Nor ausartuko da eskolan ERRESPETU eramaile izatera?