Gaurkoan ikusiko dugun bideoa haurrek ulertzeko oso
erraza da. Bertan txori txiki eta berdintsu pilo bat ikusiko ditugu. Bat-batean
desberdina eta askoz ere handiagoa den txori bat agertuko da beraien laguna
izateko nahian. Baino txori txikiek beraz barre egingo dute, desberdina delako.
Bukaeran zoritxar pixka bat jasango dute txori txikiek errespetu falta
izateagatik.
Bideo honen helburua da erakustea besteez barre egitea
gaizki dagoela eta luzarora begira, arazoak ekar ditzakegula.
Hausnartzeko
galderak:
-
Nolakoa
iruditzen zaizue txori txikien jarrera?
-
Nola
sentituko da beste txoria?
-
Zergatik
iruditzen zaizue azkenean txori txikiek hegan ateratzen direla?
-
Ze ondorio
ekarri litzaiguke besteez barre egiteak?
No hay comentarios:
Publicar un comentario