Ipuina: Ikusi
Urteetan sartua zegoen gizonak ikusteko arazo handiak
zituen. Zenbait lagunekin museo bat bisitatu zuen, artean aditua baitzen.
Tamalez, egun horretan betaurrekoak etxean ahaztu zituen eta ezin zituen
koadroak behar bezala ikusi. Galerian sartu orduko, aurrean zuen pintura
kritikatzen hasi zen. Bere aurrean gorputz baten erretratua zuela pentsatuz,
harro-harro, esaten hasi zen:
- Koadroaren
markoa zeharo desegokia da. Bertan dagoen gizonaren janzkera itsusia eta desitxurosoa
da. Egia esan, artistak kale egin zuen pintatutako pertsonai hain itsusia eta
zikina aukeratzerakoan. Koadroa errespetu-falta izugarria iruditzen zait.
Gizonak pinturari buruz zorrotz hitz egiten jarraitu
zuen. Orduan, bere emazteak gozoki hartu zuen eta jendartean eramaten zuen
bitartean esan zion suabe-suabe:
-
Maitea,
ispilu bat baino ez zara begiratzen ari.
MEZUA: Gure gabeziak ikusten eta onartzen kostatzen
zaigu, baina besteengan oso garbi ikusten ditugu.
Hausnartzeko
galderak:
- Nola sentituko zen gizona ispilu baten aurrean zegoela jakitean?
- Zer da errazagoa kritikatzea, gure burua ala beste pertsonak?
- Gai gara gure akatsak onartzeko eta errespetatzeko?
- Zerbait kritikatzen edo zuzentzen dugunean errespetuz egiten dugu?

No hay comentarios:
Publicar un comentario