Egun batean mutiltxo
bat bere amarengana hurbildu zen. Ama sukaldean zegoen gau hartarako afaria
prestatzen goxo-goxo. Eta umeak berak idatziriko papertxo bat eman zion amari.
Ohar horretan ondorengoa jartzen zuen:
-
Belarra mozteagatik: 5 euro
-
Nire logela astero
txukuntzeagatik: euro 1
-
Dendara mandatuak egitera
joateagatik: 0,50 zentimo
-
Anai txikia zaintzeagatik:
0,25 zentimo
-
Zaborra kalera eramateagatik:
euro 1
-
Eskolan nota onak
ateratzeagatik: 5 euro
-
Patioa garbitzeagatik: 2 euro
-
GUZTIRA: 14,75 euro sor
dizkidazu.
Ama ohar hura
irakurtzean harriturik geratu zen. Eta denbora batez pentsatu ondoren, beraiek
bizitutako momentuetan pentsatu eta ondorengo nota idatzi zion bestearen atzeko
aldean:
-
Nire sabelean 9 hilabetez
eramateagatik: 0 euro
-
Zure ohearen ondoan zu
zaintzen egondako gauengatik: 0 euro
-
Bizi ditugun momentu zail eta
isuritako malkoengatik: 0 euro
-
Ikasten lagundu zaitudan
momentu guztiengatik: 0 euro
-
Urteetan emandako jostailu,
arropa eta elikadurarengatik: 0 euro
-
Guzti honen batura egiten
bukatzen duzunean, konturatuko zara maitasunak ez duela preziorik.
Mutilak oharra
irakurtzen bukatu zuenean, malkoak bere masailetatik behera jaisten hasi ziren.
Orduan konturatu zen, benetan oker jokatu zuela, maitasunak preziorik ez
duelako eta bueltan ezer eskatu behar ez delako. Horregatik bere amaren
begietara begiratu eta esan zuen “Ama benetan bihotz-bihotzez maite zaitudala”.
Gero, oharra hartu eta ondorengoa idatzi zuen: faktura, guztiz ordaindua.
Hausnartzeko
galderak:
-
Nola uste duzue portatu zela
umea? Arrazoia zeukan?
-
Nola sentituko zen ama?
-
Zuen gurasoei eta ingurukoei
eskerrak ematen dizkiozue ematen dizueten guztiarengatik?