Azkenean iritsi zaigu azkeneko hilabetea. Guztiok gogoz
gaude oporrak hartzeko egindako lan gogorraren ondoren. Gainera, eguraldi onak,
egunak luzeagoak dira, eskolan bakarrik goizez gaudela, San Martzialak gertu
ditugula… guzti hauek kontent egoten laguntzen gaituzte.
Gure
ingurura begiratzen badugu konturatuko gara zoriontsu egiten gauzak eta
pertsona pilo bat daudela. Benetan eskertzekoa da Jainkoak eman digun bizitza.
Baino zenbatetan ematen ditugu eskerrak?
Egunero gure bizitzan pertsona askorekin izaten gara
harremanetan eta horregatik oso garrantzitsua da jakitea nola jokatu behar
dugun. Denbora asko pasatzen dugu protestatzen eta gustatzen ez zaizkigun
gauzez hitz egiten. Eta norbaitekin haserretu ezkero, hau gogor kritikatzen
dugu eta mundu guziari kontatzen diogu. Egun oso batean zehar begiak itxi ez
gero, konturatuko ginen denboran guztian iskanbilak entzungo genituela, baita
haserreak ere.
Baino konturatu
al zarete gure inguruko pertsonak gure altxorrik preziatuenak direla? Zer
egingo genuke beraiek gabe? Egia da batzuetan eztabaidak edo arazoak ditugula,
baino askoz ere garrantzitsuagoa da ohartzea gure lagunek eta ingurukoek gugan
sor ditzaketen poza eta sentimendu onak.
Horregatik azkeneko hilabete honetan
ahaleginduko gara eskerrak emanez. Doakoa da eta ez zaigu ezer kostatzen; eta
bueltan jasotzen duguna oso handia da: gure ingurukoek irribarreak eta
zoriontasunak.
Izan gaitezen Esker onaren eramaileak!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario