Proposatuko dugun keinua oso sinplea da, seguruenik
guztiok ezagutuko duzuela. Dinamikaren izena “armiarma sarea” da. Normalean
haria edo artilea beharko genuke, baino oraingoan ezer gabe egingo dugu.
Pertsona bat hasiko da hitz egiten; gelakide bat aukeratuko du eta esango du
adibidez: “Mikel, eskerrik asko arazoak ditudanean nire ondoan zaudelako”.
Orduan Mikelek beste pertsona bat aukeratuko du eta zerbaitengatik eskerrak
emango dizkio.
Horrela jarraituko dugu gelako pertsona guztiek parte
hartu arte. Dinamika honekin kate edo sare moduko bat sortuko dugun, non mundu
guztiak eskerrak ematen eta jasotzen dituen. Ariketa polita izan daiteke
ikasturteari amaiera emateko eta denak kontent bukatzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario