domingo, 12 de abril de 2015

Gogoeta: ERRESPETUA

ERRESPETUAren eramaileak izan gaitezen

Dagoeneko oporrak bukatu zaizkigu eta eskolan gauden bueltan gehiago ikasteko asmoz. Lan handia egin dugu eta egia esateko nahiko gutxi falta zaigu ikasturtea bukatzeko. Baino dakizuen bezala irakasleontzat ez da bakarrik garrantzitsua zuei matematikak, euskara edo ingelesa bezalako ikasgaiak erakustea. Hori bakarrik gure jakintzaren zati bat da. guretzat inportanteena pertsona onak izaten erakustea da. eta horregatik hilabete honetan zehar Errespetua landuko dugu.

Askotan entzungo zenuten gauzak errespetuz egin behar direla edo pertsonak errespetuz tratatu behar ditugula. Baino, zer da errespetua? Gauza asko izan daitezke. Baino orokorrean esan nahi du, besteak tratatu behar ditugula guri tratatzea gustatuko litzaigukeen moduan. Hau da, besteei ez egin, zuri egitea gustatuko ez litzaizukeena.

Aurreko hilabeteetan pertsonen arteko desberdintasunak zerbait positibo bezala ikusi dugu. Eta balore honekin pausu bat aurrera eman nahi dugu. Errespetua ez da bakarrik pertsonak bakean uztea edo ez molestatzea. Baizik eta bakoitza den bezalakoa onartu eta maitatu. Eta hori da hilabete honetan ahaleginduko garena.

Pentsatu momentu batez zure lagun guztietan. Guztiek izango dute guri gustatzen ez zaigun zerbait (agian oso berritsuak dira, edo gehiegi agintzen dute, edo aspergarriak dira…); baino hori kenduta asko maite ditugu. Hala ere, badaude beste pertsona batzuk askoz ere desberdinagoak direnak, baino horiek ere maitatuko ditugu. Besteen iritziak eta pentsamenduak entzun eta onartu behar ditugu. Horregatik ezin dugu esan gure ideiak besteenak baino hobeak direnik.

         Beraz, ea hilabete honetatik aurrera gai garen pertsonak diren bezala onartzen eta errespetatzen eta modu onean tratatzen. Errespetua baita erlazio guztien oinarria. Gure inguruko pertsonak onartu eta errespetatzen baditugu, ez dira arazorik sortuko.


Nor ausartuko da eskolan ERRESPETU eramaile izatera?

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada