domingo, 19 de abril de 2015

Ipuina: IKUSI (errespetuaren inguruko ipuina)

Ipuina: Ikusi
Urteetan sartua zegoen gizonak ikusteko arazo handiak zituen. Zenbait lagunekin museo bat bisitatu zuen, artean aditua baitzen. Tamalez, egun horretan betaurrekoak etxean ahaztu zituen eta ezin zituen koadroak behar bezala ikusi. Galerian sartu orduko, aurrean zuen pintura kritikatzen hasi zen. Bere aurrean gorputz baten erretratua zuela pentsatuz, harro-harro, esaten hasi zen:

-     Koadroaren markoa zeharo desegokia da. Bertan dagoen gizonaren janzkera itsusia eta desitxurosoa da. Egia esan, artistak kale egin zuen pintatutako pertsonai hain itsusia eta zikina aukeratzerakoan. Koadroa errespetu-falta izugarria iruditzen zait.

Gizonak pinturari buruz zorrotz hitz egiten jarraitu zuen. Orduan, bere emazteak gozoki hartu zuen eta jendartean eramaten zuen bitartean esan zion suabe-suabe:

-         Maitea, ispilu bat baino ez zara begiratzen ari.

MEZUA: Gure gabeziak ikusten eta onartzen kostatzen zaigu, baina besteengan oso garbi ikusten ditugu.


Hausnartzeko galderak:

-         Nola sentituko zen gizona ispilu baten aurrean zegoela jakitean?
-         Zer da errazagoa kritikatzea, gure burua ala beste pertsonak?
-         Gai gara gure akatsak onartzeko eta errespetatzeko?
-         Zerbait kritikatzen edo zuzentzen dugunean errespetuz egiten dugu?

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada