Herensugearen
malkoak
Urrun,
oso urrun, herrialde bitxi bateko haitzulo sakon batean, herensuge bat bizi
zen. Haren begiek egur gori-goriak bezala egiten zuten dir-dir. Inguruko jendea
beldur zen, eta espero zuen norbait herensugea hiltzeko gauza izatea. Denei
ikara ematen zien herensugeari buruzko kontuak entzuteak, eta haurrek isilean
negar egiten zuten, herensugeak entzungo zituelako beldurrez.
Baina
bazen mutil bat, beldurrik ez zuena:
- Taró, nor gonbidatuko dut zure
urtebetetze-festara?
- Amatxo, herensugea gonbidatzea nahi nuke.
- Txantxetan ari zara? – erantzun zion amak.
- Ez, esan iezaiozu herensugeari etortzeko –
esan zion berriz mutilak.
Amak buruari eragin zion, nahigabetuta: ez da
posible, nola liteke nire seme honek halako ideia arraroak izatea!
Urtebetetze-eguna
iritsi zen, eta Tarók etxetik alde egin zuen. Mendian ibili zen, uharrak eta
basoak zeharkatuz, herensugea bizi zen mendira iritsi arte.
- Herensuge jauna! Herensuge jauna! – oihu
egin zuen sutsuki.
- Zer gertatzen da, ordea? Nor ari zait
deika? – pentsatu zuen herensugeak, eta burua atera zuen haitzulo handiaren
ahotik.
- Gaur nire urtebetetzea da, eta gozoki pila
bat prestatuko ditu amak – esan zion garrasika mutilak. Zu gonbidatzeko etorri naiz.
Herensugeak
ezin zuen entzundakoa sinetsi, eta mutilari begiratzen zion, ahots zakarraz
marmarrean. Taró, ordea, ez zen beldur, eta oihuka esan zion:
- Herensuge jauna! Etorriko zara
urtebetetze-festara?
Herensugea
konturatu zen mutila benetan ari zela. Hunkituta, hau pentsatu zuen:
- Gorroto naute denek, eta beldurra didate.
Inork ez nau sekula gonbidatu urtebetetze-festa batera. Ez nau inork maite. Zer
txintxoa den mutil hau!
Pentsamendu horiek buruan zituela, begietatik
malkoak irteten hasi zitzaizkion. Hasieran, malko gutxi batzuk besterik ez;
baina, gero, ezin zion negarrari eutsi, eta malkoek bailaran behera zihoan
ibaia sortu zuten.
- Zatoz, jar zaitez nire zerraren gainean – esan
zion herensugeak negar-zotinka – etxera eramango zaitut.
Herensugea gordelekutik ateratzen ikusi zuen
mutilak. Narrasti ederra zen: kolorezko ezkata meheak zituen, sugea bezain bihurria
zen, eta hanka mardulak zituen.
Taró
animalia basatiren bizkarrera igo zen, eta herensugea igerian hasi zen
malko-ibaian behera. Igerian ari zela, animaliaren gorputzaren itxura eta
tamaina aldatu egin ziren, magia bitxi baten eraginez. Mutila etxera iritsi
zen, zoriontsu, herensuge itxurako txalupa apaingarri politez josi baten lema
eskuan zuela.
Hausnartzeko galderak:
- Zergatik
zioten beldurra herensugeari?
- Zer
egin zuen Tarók? Ausarta zela pentsatzen al duzue?
- Nola
sentitu zen herensugea Tarók urtebetetzera gonbidatzean?
- Herensugea
benetan maltzurra al zen?
- Batzuetan
ez al ditugu gure inguruko pertsonak gaizki epaitzen?
- Aurreiritziei
kasu egin behar al zaie beti?